Sagardoaren lurraldea

Las sidrerías Aburuza, Altzueta, Begiristain, Gartziategi, Gaztañaga y Olagi en la final del XIV. Concurso de Sidra de la Diputación de Gipuzkoa

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / Aburuza / Altzuera / Olagi / Begiristain / Donostia / Gartziategi / Gaztañaga / sidra / Diputación Foral de Gipuzkoa

sidrería aburuza publicaciones donostia sidrería gartziategi sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso sidra sagardoaren lurraldea sidrería

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-06-04
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006303

Texto completo

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoako XIV. Sagardo Lehiaketaren finala ospatuko da larunbatean, ekainaren 6an. Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Begiristain (Ikaztegieta), Gartziategi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain) eta Olagi (Altzaga) sagardotegiek lortu dute finalera iristea. Finala, Donostiako Euskal Gastronomiaren Elkartean ospatuko da, 12:00etatik aurrera. Aurten 17 herritako 35 sagardotegik aurkeztu dituzte beren edariak aldundiaren sagardo lehiaketara. Lehiakide bakoitzaren sagardo laginak sagardotegietako upeletik edo barrikatik zuzenean hartu zituzten. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, 200.000 litro sagardo baino gehiago ekoizten dituzten sagardotegiek bost upel beterik eduki behar dituzte, eta gutxiago ekoizten dutenek, gutxienez hiru upel. Sagardogile bakoitzak aukeratu zuen zein upeletako edaria aurkeztu nahi zuen. Epaimahaia honako adituek osatuko dute: Juan Zuriarrain kimikoa, Fernando Vadillo enologoa, Agurtzane Andueza kimikoa, Guillermo Castaños biokimikoa eta enologoa, Xabier Kamio enologoa eta Irati Amondarain enologoa. Lehenengo saria 3.000 euro, garaikurra eta txapela da. Bigarrenak 1.500 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta hirugarrenak 1.000 euro eta garaikurra.