La sidrería Gartziategi ha ganado el XIV Concurso de Sidra de Gipuzkoa
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / concursos / sidrerías / Altzueta / Gaztañaga / Gartziategi / Astigarraga / XIV Concurso de Sidra de Gipuzkoa
sidrería altzueta publicaciones astigarraga sidrería gartziategi sidrería gaztañaga concurso sagardoaren lurraldea sidrería
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2015-06-08
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006301
Texto completo
La sidrería Gartziategi de Astigarraga ha ganado el XIV Concurso de Sidra de Gipuzkoa, ‘Premio Diputación Foral‘. Este mediodía se ha Astigarragako Gartziategi sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen XIV. Sagardo Lehiaketa. Donostian ospatu den finalerako sei sagardotegi zeuden sailkatuta, eta hau izan da epaimahaiaren erabakia: Gartziategi sagardotegia: 74,5 puntu Altzueta sagardotegia: 73 puntu Gaztañaga sagardotegia: 71 puntu Beste hiru finalistek, Aburuza, Begiristain eta Olagi sagardotegiek, diploma bana jaso dute. Aurtengo edizioko aldaketa nagusia epaimahaia sagardo dastatzaile adituek egin dutela izan da, eta ez, orain arte bezala, hainbat esparrutako ordezkariek. Epaimahaiko kide guztiak Fraisoroko Dastagunean ikasi eta diplomadun dastatzaileak dira, bertako dastatze paneleko partaideak: Juan Zuriarrain: Kimikoa. Enologia aholkularitzan teknikoa. Fernando Vadillo: Enologoa. Enologia aholkularitzan teknikoa. Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoro Ingurumen eta Nekazaritza Laborategikoa. Guillermo Castaños: Biokimikoa eta enologoa. Elikagaien higienean irakaslea. Xabier Kamio: enologoa. Enologia aholkularitza bateko arduraduna. Irati Amondarain: enologoa. 35 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara, aurten iaz baino bost gehiago, Gipuzkoako 17 herritakoak. Koldo Lizarralde Nekazaritza eta Landa Garapeneko foru zuzendariak eta Iker Ruiz de Egino Turismoko zuzendariak eman dizkiete sariak irabazleei. Lehen saria: 3.000 euro, garaikurra eta txapela. Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra. Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra.