Sagardoaren lurraldea

Buen ambiente y gran afluencia de visitantes esta Semana Santa en Sagardoetxea

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / gastronomía / museos / cultura / Semana Santa / degustación / sidra / estadistikak / Iparraldea / queso / Dasti cocinero

ocio semana santa astigarraga degustación acción gastronomía queso iparralde cultura museo sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-04-16
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006291

Texto completo

Azpimarratzeko datuak: Aste Santuan eskainitako sagardoa eta gaztaren dastaketak oso harrera ona izan du bisitarien artean eta urtetik urtera finkatzen doan jarduera da. “Dasti sukaldari” sukaldaritza tailerra familientzako proposamen interesgarria izan da eta oso harrera ona izan du. Larunbata apirilak 4 izan da jende kopuru gehien etorri den eguna eta Iparraldeko kulturan oinarritua egon da eskaintza. Urtetik urtera Aste Santuko bisiten kopuruaren joera mantendu egiten da, azpimarratzekoa delarik Katalunia eta Madrid-etik bisitan etortzen diren bisitarien kopurua. Europatik etorritako bisitarien kopurua mantendu egiten da, atzerritarrei dagokionez, bisitari amerikar eta asiarren kopurua igo egin da. Sagardoetxea Museoan giro aparta izan da Aste Santu honetan, izan ere, eskainitako sagardoa eta Idiazabal, Iraty eta Ronkal J.D.-etako gazten dastaketak gure gastronomia ezagutzeko interesa zuten bisitari asko erakarri ditu. Haurrek ere beren sukaldaritza dohaiak erakusteko aukera izan dute aurten berrikuntza bezala eskaini den “Dasti sukaldari” tailerrean eta ederki ibili dira mahai-oihalak dekoratu eta fondant-arekin apaintzeko magdalenak egiten. Apirilaren 4an, larunbata, izan da jenderik gehien etorri den eguna. Batetik, gaztaren azoka txiki bat izan da Sagardoetxean eta bertan, Dominic Aguergaray Iraty J.D.-ko ordezkariak gaztaren elaborazio prozesuari buruzko azalpen interesgarria eskaini du. Bestetik, Zuberoako abeslariek emanaldia eskaini dute Sagardoetxean, Astigarragako tabernetan eta Gartziategi sagardotegian eskainitako kantu bazkarian, parte-hartze handia izan delarik. Aste Santurako antolaturiko jarduera hauek guztiek bisitarien etorreraren kopurua mantentzea, edota urtetik urtera pixkat bat handitzea eragiten dute. Estatu mailatik etorritako bisitariak %52 izan dira; Euskal Herriako probintzia ezberdinetatik etorritakoak %35 izan dira, Europako bisitariak %9 izan dira eta %4 bisitari amerikarrak eta asiatikoak izan dira. Estatutik etorritako bisitarien %31 Kataluniakoa izan da eta %24 Madrilgoa, Cantabria, Aragoi, Burgos edo beste autonomia-erkidegoetako bisitarien kopurua txikiagoa izan delarik. Euskal Herriatik etorriko bisitariei dagokionez, %32 Iparraldekoa izan da, %26 Bizkaiakoa, %23 Gipuzkoakoa, %18 Arabakoa eta %1 Nafarroakoa. Europako bisitariei dagokionez, %44 Britania handikoa, %40 Frantziakoa, %12 Errusiakoa izan da eta gainerakoak Portugal, Andorra, Suedia, etab.-etatik etorri da.