Sagardoaren lurraldea

Sagarraren tentazioa

Descripción

Urtero, garai honetan, eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, sagarraren dastaketa egin ohi da Astigarragan Roxario jatetxean.

ocio astigarraga egoitz zapiain caserio museo igartubeiti josu osa restaurante roxario fiesta de la manzana cata de manzana sagar uzta semana de la sidra

Ficha

  • Autor: Felix Ibargutxi
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-10-14
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P5-113
  • »
  • Código: NA-006287

Texto completo

Astigarragako sagar-dastaketa gero eta hobekiago egiten dute Oraingoan, sagarra ez ezik, zukua ere eman digute probatzera. Urtero, garai honetan, eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, sagarren dastaketa egin ohi da Astigarragan, Roxario jatetxean. Lehengo ostiralean egin zen, eta, gidari-lanean, Josu Osa teknikaria eta Egoitz Zapiain sagardogilea jardun ziren. Probatu genituen sei-zazpi sagar-mota, gehienak oso ezagunak gure sagardotegietan: Txalaka, Goikoetxe, Geza Mina, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Mikatza... Eta dastatu genuen Txori sagarra ere, gaur egun oso gutxi txertatzen den mota bat. Seguru asko, ez dute txertatzen sagar gozoa delako, garraztasunetik eta mikaztasunetik gutxi daukalako. Gaur egun, badakizue, sagardogileek horixe nahi dute batik bat: sagar garra-tzak eta sagar mikatzak. Baina garai batean Goierriko sagasti guztietan izaten zen Txori sagarra, ordea. Gero eta hobekiago egiten ditu dastaketok Sagardoaren Lurraldeak. Lehengoan, sagar-xerrak ez ezik, bi sagar-motaren zukuak dastatu genituen: Txalakarena eta Geza Minarena. Eta baita bi hauen nahasketa ere. Aurreko urteetan bezala, Txaro Zapiain-ek –Roxario jatetxeko nagusiak, alegia– sagar-dultze batzuk eman zizkigun probatzera. Eta Tolosatik Rafa Gorrotxategi etorri zitzaigun, bi gozo ekarri zizkigularik, biak ala biak sagarrez eginak, baina Golden sagarraz. Zergatik erabiltzen duen mota hau? Moztu eta gero ez delako iluntzen. Gozogintzaren alorrean gauza asko daude ikertzeko. Txaro Zapiainek eginak ditu bere saioak eta probak. Berak ederki daki nolako aldea dagoen Moko sagarraz egindako dultzetik Txalaka-dultzera. Baina Zapiainez gain zenbat jende ari da horrelako lanak egiten? Bestalde, ikusi ahal izan genituen iodoaren proba egindako sagar ale batzuk. Sagarra moztu eta iodo pixka batekin igurtzita, haren heldutasun-maila jakin daiteke. Sagarraren mamia belztuta gelditzen bada, almidoi asko daukan seinale da; hau da, heldu gabe, ondu gabe, dagoen seinale. Aldiz, sagarraren mamiak kolore argia edukitzen jarraitzen badu, almidoia azukre bihurtu den seinale da; hau da, helduta dagoen seinale. Baina bada sagar-mota bat iodoaren inolako erreakziorik erakusten ez duena, eta da Goikoetxe. Zergatik? Oraingoz, misterioa da. Garai batean, denek uste zuten sagarrak ondo-ondo helduta zeudelarik bildu behar zirela. Gaur egun, ordea, sagardo argiak eta fruta-usainekoak modan daudelarik, sagar ez hain helduak bilatzen dituzte sagardogileek. Igartubeititik Donostiara Laster hasiko da Igartubeitiko Sagardo Astea. Hilaren 9, 10, 13, 14, 15, 16 eta 17an, 11:30etan, sagar-zanpaketak egingo dira antzinako dolare berritu eder horretan. Eta hilaren 11 eta 12an, berriz, 12:00etan eta 17:00etan izango dira ekitaldiak. Ez da soilik sagar-zanpaketa egingo. Antzezpenak ere izango dira tartean, eta kirikoketa (antzinako perkusio-mota) eta sagarerakusketa ere bai. Bestalde, gaur, Donostiako Bodegón Alejandro-n, sagarraren omenezko jardun gastronomiko txiki bat izango da, Igartubeiti Museoarekin elkarlanean. Hango sukaldariak, Inaxio Valverdek, jaki batzuk prestatuko ditu, haietako batzuk sagarrez osatuak, eta edateko Igartubeitiko bertako sagardoa eskainiko da. Interesa dutenek telefono honetara deitu behar dute: 943 72 29 78. Eta jatetxe horretantxe, gaurtik 17ra bitartean, gauez menu berezia eskainiko du Valverdek, sagar-usainekoa guztiz: perretxikonahaskia; odolki egosia, Errezil sagar errearekin; bakailao-kokotxak eta berberetxoak, Igartubeitiko sagardo-saltsarekin; behi-saiheski errea, Txalaka sagar-aparrarekin; eta Urtebi sagarrarekin egindako tarta. Sagarra biltzeko makina Hernaniko Altzueta sagardotegia albiste da. Honek beste inork eman gabeko pausoa eman du: sagarra biltzeko makina erabiltzen hasi da. Alemanian egindako makina da, baina Alemanian ez ezik Frantzian (Normandian-eta) asko erabiltzen dena. Altzuetako Ibon Alkortak bi aste daramatza ‘Feucht-Obsttechnik’ markako tramankulu honekin eta pozik dago: «Eguraldiarekin ere zorte handia izan dugu, zeren sagastiko zorua zenbat eta lehorrago, orduan eta garbiago jasotzen du sagarra», esan dit. Hamar lagunek egiten duten lana egiten du makinak. «Kalkulatuta dago gizon batek egunean mila kilo bildu ditzakeela, lana gogotik eginda. Makina honek, berriz, bederatzi mila kilo biltzen ditu».