Presentación del acuerdo de colaboración entre los ayuntamientos de Astigarraga, Hernani y Usurbil
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / manzanal / sidrerías / acuerdo de coaboración / Andoni Gartzia / Astigarraga / Hernani / Usurbil / Mertxe Aizputua / Luis Intxauspe
andoni gartzia publicaciones astigarraga evento hernani sagardo bideak sagardoaren lurraldea sidrería manzanal usurbil
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2015-03-03
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006231
Texto completo
Gaur goizean aurkeztu da Hernaniko Udaletxean Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek sagardoaren kultura sustatzeko Sagardoaren Lurraldearekin habian jarri duten elkarlana eta 3 urterako hitzarmena sinatu da elkarlan hori gauzatzeko. Bertan izan dira Luis Intxauspe Hernaniko alkatea, Andoni Gartzia Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea. Luis Intxauspek, sagardoaren kultura sustatzeko asmoz hiru udalek azken urteetan sagardotegiekin egin duen saiakera aipatu du, baina adostasun batera iristeko izan dituzten zailtasunen aurrean, eta jadanik martxan dauden baliabideak aprobetxatzeko, Hernani eta Usurbilgo udalek eskaintza turistikoa Sagardoaren Lurraldea markapean sustatzeko erabakia hartu izana azaldu du. Andoni Gartziak elkarlan honekin martxan jarriko diren proiektuak aurkeztu ditu, besteak beste: - Hernani eta Usurbilgo Udalen sagardoaren kulturako eskaintza turistikoa Sagardoaren Lurraldea markapean integratu, sustatu eta komertzializatzeko gauzatuko diren lanak: webgunea, erreserben zentrala, sare sozialak, bloga, newsletterra, promozio kanpainak eta kazetarien harrera. - Hernani eta Usurbilgo Sagardo Bideen sorrera. - Hernanik eta Usurbilek Sagardoetxea Museoan izango dutenparte-hartzea. - Hiru udalen artean ekitaldi berriak sortzea, besteak beste apirileko azken igandean ospatuko den “Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia. Bestalde, elkarlan hau garatzeko sinaturiko hitzarmena 3 urtetakoa dela aipatu du eta Hernanik 10.000€-ko ekarpena egingo duela eta Usurbilek 5.000€-koa. Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak elkarlan honek herriei eta herrietako komertzio, taberna, sagardotegi, ostatu, etab.-i onurak ekarriko dizkietela azpimarratu du, hori hiru udalen mesedetarako delarik.