# Apertura del Txotx 2015
Descripción
Sagardun / publicaciones / boletín / Sagardoaren Lurraldea / Apertura del Txotx 2015 / sagardoa / XXII. Sagardo Berriaren Eguna 2015 / Portagonistas de la película Loreak / programa
astigarraga itziar aizpuru itziar ituño loreak nagore aranburu protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2015-03-01
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: K154-6
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006209
Texto completo
Sagardo Berriaren Eguna Euskal Herrian komunikabide gehien biltzen dituen eta zabalpen handienetakoa duen ekitaldietako bat da. Horren erakusle, aurtengo edizioan ere eskualdeko zein nazio mailako 60 komunikabide baino gehiago akreditatu izana da. Urtarrilaren 14an XXII. Sagardo Berriaren Eguna 2015 ospatu dugu Astigarragan 2015eko #txotx boladari hasiera emateko. LOREAK FILMEKO PROTAGONISTAK (Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu eta Itziar Aranburu) izan dira aurtengo gonbidatuak Sagardoetxea Museoan eta Bereziartua sagardotegian ospatu dugun ekitaldian Hemen ekitaldiaren egitaraua: 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioen banaketa Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. 2014ko uztaren ezaugarri nagusien, sagardo berriaren ezaugarrien eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenen azalpena. 12:45: Sagarrondo baten landaketa Sagardoetxeako sagastian LOREAK filmeko protagonisten eskutik. 13:30: Txotx irekierako errituala: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak LOREAK filmeko protagonistak kupelera gerturatzea. 13:45: Lehen kupelaren irekiera eta txotx bolada berriaren hasiera Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menuaren dastaketa. 18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30: Herriko elkarteen afariak Alorrenea sagardotegian. Urtero bezala, ekitaldiak sagardoaren sektoreko pertsona zein enpresak (sagardogileak, enologoak, sagar ekoizleak, etb.), politikoak (alkateak, Jaurlaritzako Sailburuordeak eta Aldundiko Diputatuak), teknikariak, turismo arloko bitartekariak, babesleak, etab... bildu ditu. Azpimarratzekoa da, aurten ekitaldiak izan duen berrikuntza nagusiak izandako harrera ona: txotx irekierako protokoloa. Aurtengo edizioan ere bertako komunikabide ugariren presentzia izan dugu, baina azpimarratzekoa da nazio mailatik etorritako kazetari eta gastronomia eta turismoan berezituriko hainbat Blogger-en presentzia. Jarraian beraiek argitaraturiko artikuluak bildu ditugu: - Tus Destinos (@tusdestinos): “Astigarraga inaugura la nueva temporada del txotx”: bit.ly/1CLF04C (19/01/2015). - Guías Viajar (@tusdestinos): “Euskadi – La temporada del txotx y la tradición de la sidra vasca en Astigarraga”: bit.ly/1CUjMTK (20/01/2015). - Cinco Días (@CincoDiascom): “El renacimiento de las sidrerías de Euskadi“: bit.ly/1BYNxit (29/01/2015). - Guias Viajar (01/02/2015): “Euskadi - La experiencia de comer el menú de sidrería en Astigarraga“: bit. ly/1Ov6fFf (01/02/2015). - Revista Q Travel (@RevistaQTRAVEL): “Empieza la temporada de la Sidra Vasca a grito de “TXOTX!”: bit.ly/1zActvV (03/02/2015). - Que! Viajes (@quediario): “La temporada de la sidra, clímax de Sagardoaren Lurraldea”: bit.ly/ 1CLFebZ (10/02/2015). - Con Mucha Gula (@conmuchagula): “Viaje por el Territorio de la Sidra en Guipuzcoa”: http://bit.ly/1D2Kow7 (20/02/2015). Aurten ere txotx irekierak oihartzun handia izan du komunikabideetan: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta Berria egunkariek albisteari garrantzia eman diote, azalean ere aipatuz; bestalde, albiste nagusia izan da EITBko informatiboetan, ETB1-eko “Euskal Herria Zuzenean” saioan, Teledonostin eta Hamaika Telebistan; eta zabalpen handia izan du medio digital, blog eta sare sozialetan. Argazkia: Sagardoaren Lurraldeako lan-taldea LOREAK FILMEKO PROTAGONISTEKIN. Ezkerretik eskubira: Joxe Mari Alberro, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu, Ainize Mitxelena, Pako Iraola, Iñigo Iraola, Lourdes Odriozola, Olatz Mitxelena, Leire Alkorta eta Arantza Ibarburu. Artikulua: Sagardoaren Lurraldea Argazkiak: Egilea: Pastain eta Argazki Press. Iturria: Sagardoaren Lurraldea.