La Diputación ha participado en la inauguración de la temporada de la sidra de Bizkaia
Descripción
Eventos / otros / comienzo temporada txotx / Sidra/ sidra de Bizkaia / Diputación Foral de Bizkaia / Bizkaiko Sagardogile Elkartea / Amorebieta / producción / Estación de Fruticultura de Zalla / características de la sidra
amorebieta-etxano asociación de productores de sidra de bizkaia producción sidra sidrería apertura del txotx zalla
Ficha
- Fuente: Bizkaia.net
- Fecha: 2015-01-21
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006175
Texto completo
Bizkaiko Sagardogile Elkarteak Amorebieta-Etxanon antolatuko txotxean hartu du parte Nekazaritzako diputatu Irene Pardok, eta, bertan, Aldundiaren babesa eskaini dio elkarteari eta Zallako Frutagintza Estazioak egiten duen lana azpimarratu du. Nekazaritzako foru diputatu Irene Pardok parte hartu du Bizkaian sagardoaren denboraldiari hasiera emateko Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak gaur goizean Amorebieta-Etxanon antolatu duen ekitaldian. Pardo andreak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eskaini die sagardogileei, beren jardunean aurrera egin dezaten, eta nabarmendu du zer lan garrantzitsua egiten duen Zallako Frutagintza Estazioak, baita sagarraren arloan ere, horretarako duen upeltegi esperimentalaren bidez. Nekazaritzako foru diputatu Irene Pardok adierazi duenez, «Nekazaritza Sailean, Zallako Frutagintza Estazioaren eta bertako upeltegi esperimentalaren bidez, gogor egiten dugu lan zuon norabide berean.» Eta azaldu du «ekoizpen txikia egiten dutela upeltegian bertan, 1.000 litro ingurukoa, zentroak dituen barietateekin, hainbat teknika aztertzearren». Horrez gainera, 2015. urterako zenbait berritasun berri ere eman du. Hala, esan du «saiakera txiki batzuk egingo dituztela mikroardogintzako andeletan, sagar mota bakoitzaren arabera. Eta estazioan dituzten landaketak berrantolatu ere egingo dituzte, hobeto definitzearren erabiltzeko interesgarrienak diren barietateak edo barietate motak.» Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko sagardogileei laguntzeko martxan dituen beste zenbait ekimen ere nabarmendu ditu diputatuak: -Elkarteei buruzko Foru Dekretua, zeinaren bidez laguntza ematen zaion Bizkaiko Sagardogileen Elkarteari sektorea bultzatu eta profesionalizatzeko azoka nahiz jarduerak sustatzeko. -Aldundiak Frutazainen Elkartearekin (BIALKA) duen lankidetza; izan ere, sagardotarako sagarraren ekoizleak batzen dituen elkarte horrekin duen lankidetzari esker emaitza onak lortu dira sagardotarako sagarraren landaketan eta kalitatean. -Nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzak; haiei esker, hain zuzen, beste 24 ekoizle hasi dira lanean, eta haiek ustiatzen dituzten 45 hektareetan sagardotarako sagarrak dituen tokiko barietateak zaindu eta haiekin lortzen den ekoizpena hobetzeko lana egiten dute. -Edo Derioko Landare Babeserako Zentroa, zeinak izurri eta gaixotasunen inguruko aholkuak ematen dituen. Informazio hori guztia bideratzeko, Nekazaritza Zerbitzuaren weba eta elkarteari zein ekoizleei eurei ematen zaien zuzeneko informazioa erabiltzen da.