Ya stá en marcha la temporada del txotx
Descripción
Eventos / XXII. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / sagardoa / comienzo temporada txotx / sidrería Bereziartua / programa / protagonistas / actrices de la película Loreak / producción de sidra / características de la sidra
astigarraga sidrería bereziartua programa itziar aizpuru itziar ituño loreak nerea aranburu protagonista sagardo berriaren eguna sidra temporada del txotx apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2015-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006173
Texto completo
'Loreak' filmeko hiru protagonistek eman diote hasiera. "Orekatua, txinpartaduna eta edanerraza" izango da aurtengo sagardoa, sagardozaleek jakinarazi dutenez. Guztira 10 milioi litro ekoitzi dituzte. Bideoa: txotx garaiaren hasiera (Lara Madinabeitia, BerriaTB). Pozik eta eskertuta" eman diote hasiera aurtengo sagardo denboraldiari Loreak filmeko hiru protagonistek: Itziar Ituñok, Nagore Aranburuk eta Itziar Aizpuruk. Ohiturari jarraituz, haiek izan dira sagardoa dastatzen lehenbizikoak, gaur eguerdian Astigarragako (Gipuzkoa) Bereziartua sagardotegian egindako ekitaldian. "Primerakoa" zegoela adierazi dute. Aurretik sagarrondo bat landatzeko aukera izan dute hiru aktoreek. Bertan jakinarazi dituzte aurtengo uztaren ezaugarriak sagardozaleek. "Orekatua, txinpartaduna eta edanerraza" izango da aurtengo sagardoa, Sagardun elkarteko lehendakari Jose Angel Goñik nabarmendu duenez. Guztira 10 milioi litro ekoitzi dituzte, %45 hemengo sagarrekin.