Sagardoaren lurraldea

Txotx!: tiempo de sidrerías

Descripción

Sagardoa / txotx / sidrería / agardo Berriaren Eguna / Astigarraga / Hernani / Igartubeiti / Sagardoetxea / historia / tradición / autobuses Apaolaza /

astigarraga hernani historia caserio museo igartubeiti sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea sidrería tradición txotx

Ficha

  • Fuente: autobusesapaolaza.com
  • Fecha: 2015-01-19
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006168

Texto completo

Urte berriaren iritsierarekin batera gure tradizio handienetako baten itzulera dator: sagardotegien garaia. Hernani izan zen ‘Txotx!’-ari hasiera eman zion lehendabiziko herria. Urtarrilaren 11an egin zuten ekitaldian EITBko Eguraldia saioaren aurkezleak diren Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru izan ziren protagonista. Egun batzuk beranduago, urtarrilaren 14an, Astigarragaren txanda izan zen. ‘Loreak’ filmeko aktoreak eta zuzendariak izan ziren ‘Txotx’ garaia hasteko ardura izan zutenak. Goierriko sagardotegiek urtarrilaren 15ean eman zioten hasiera eta Edurne Pasabanen bisita izan zuten. Egun bat beranduago Usurbileko sagardotegien denboraldia Andoni Egañak hasi zuen. Apirila iritsi bitartean gure inguruko sagardotegiek milaka bisitari hartuko dituzte. Sagardo onenaz eta sagardotegietako ohiko menuaz gozatzeko aukera izango dute: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoaren Lurraldearen webgunean sagardotegi eskaintza zabala aurkitu dezakezue. Gainera, zuen bidaiak antolatzeko informazio ere aurkituko duzue. Tradizio hau hobeto ezagutzeko beste aukera bat sagardoari zuzenduta dauden museo ezberdinak bisitatzea da. Sagardoaren Etxea Astigarragan dago eta sagardoaren kultura ezagutzeko balio du. Igartubeiti museoan bisitariek martxan ikusi dezaketen XVI. mendeko dolarea dute. Gainera, etxeko txikienei zuzendutako jarduera ugari antolatzen dituzte. Sagardotegietara egiten diren bisitak lagunartean egiten dira. Talde handiak izaten dira askotan: familia, lagunak, lankideak, koadrilak, etab. Apaolaza Autobusak enpresan alokatzeko tamaina ezberdinetako autobusak ditugu eta horrelako bidaiak egiteko eskaintza zabala daukagu: minibusak, bi pisuko autobusa, eserleku kopuru ezberdineko autobusak, etab. Gure zerbitzua erabiltzaileen beharretara egokitzen dugu. Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe eta gozatu gure tradizio handienetako batez: Txoootx!.