Sagardoetxea participa en la iniciativa “¿A jugar? Al museo!!! Un fin de semana familiar”
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / gastronomía / museos / Sagardoetxea / Diputación Foral de Gipuzkoa / primavera / familias
astigarraga acción familia gastronomía diputación foral de gipuzkoa museo sagardoetxea primavera
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2015-02-12
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006134
Texto completo
Gipuzkoako Foru Aldundiak familientzako jarduera ezberdinak antolatu ditu “Jolastera? Museora!!! Asteburua familia giroan” ekimenaren barruan Gipuzkoako museoetan udaberri honetarako. Hala, museoek eskainiko dituzten jarduera eta ekintzen bidez, familiek imajinazioa landu eta jolasteko aukera izango dute. Sagardoetxea Museoak ekimen honekin bat egingo du martxoaren 14an eskaniko duen “Polinizazioa sagastian” jarduerarekin. “Polinizazioa sagastian” Sagardoetxean Neguko loaldiaren ostean, udaberrian gure sagastia eta bertan bizi diren intsektuak esnatzen hasten dira. Hala, Sagardoetxeara gerturatzen diren familiek, polinizazioa eta erleen lana ezagutuko dituzte eta puzzle baten bitartez, loretik fruiturako prozesua irudikatuko dute. Gipuzkoako Museoetako jarduerak Otsailaren 13tik martxoaren 22ra arte, 6 gai landuko dira Gipuzkoako museoetan “Jolastera? Museora! Asteburua familia giroan” ekimenaren barruan; Burdina, Artea, Itsaso, Historia, Gastronomia eta Natura: - Otsailaren 13-15: Burdina. Gai honen bidez, Gipuzkoako garapena burdinaren industriari lotuta dagoela ikusiko da. - Otsailak 20-22: Artea. Historiaurretik gaur arte materia, soinua edo irudiaren bitartez egindako artelanak ezagutuko dira. - Otsailak 27a eta martxoak 1 bitartean: Itsasoa. Itsasoak ematen dizkigun altxorrak, jendea eta ondarea aurkituko dira. - Martxoak 6-8: Historia. Gure lurraldearen historia ezagutuko da, historiaurretik gaur arte, eta aldi berean, gurea idatziko da. - Martxoaren 13-15: Gastronomia. Bertako sukaldea dastatu, usaindu, entzun eta ikusteko aukera eskainiko da. - Martxoaren 20tik 22ra: Natura. Parkeek eta erreserbek, dunek, itsasadarrek, mendiek eta ibilbideek naturaren gozamena eskainiko dute.