Sagardoaren lurraldea

La manzana: Cosecha muy irregular según variedades

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / cosecha / sidra

publicaciones sidra sagardoaren lurraldea manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-01-16
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006122

Texto completo

Eskualdeen artean ekoizpena oso desberdina izan da eta baita sagastian bertan ere, askotan frutarik gabeko barietateak ikusi baitira, eta ondoan, adar asko haustea ondorioztatu duten sagar ugariko barietateak. Egoera hau Gipuzkoa osoan eman da antzeko moduan. Hamalaugarren urtez jarraian, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin genuen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu genituen eta denera 14 barietate kontrolatu ziren: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. 2014ko uztaren ezaugarriak: - Sagarraren heldutasunaren arteko ezberdintasunak nabariak izan dira barietate eta sagastien artean. - Heldutasunaren egoera azukre mailari dagokionean 10,2 ºBrix-ekoa izan da bataz beste. Azken 10 urteerako daturik baxuena izan da, seguraski uda heze eta freskoaren eraginez. - Almidoiaren erregresioa 3,4koa izan da, 2012 eta 2013 urteetakoa baino altuagoa, eta uzta aurreratu egin da. - Sagarreko harrak zuhaitzean kaltetutako sagarren portzentaia altua izan da uda osoan sagastian izan dugun intsektu honen ondorioz.