Sagardoaren lurraldea

El sector. El Laboratorio Agroambiental de Fraisoro de la Diputación Foral de Gipuzkoa consigue el primer certificado ENAC del estado en cata de sagardoa

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / panel de cata / Fraisoro / Guardaetxe / Diputación Foral de Gipuzkoa / laboratorio / manzana / manzanales

publicaciones fraisoro diputación foral de gipuzkoa guardaetxe laboratorio sidra sagardoaren lurraldea manzana manzanal

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-01-16
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006118

Texto completo

Sektoreak produktuaren kalitatearen aldeko apustuarekin jarraitzen du: estatu mailako lehendabiziko ENAC ziurtagiria lortu du Gipuzkoako Foru Andundiko Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak sagardoaren azterketa sentsorialerako eta sagardotarako bertako sagarraren landaketetak %25eko hazkuntza izan du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoroko Laborategia Aurten sektoreak Laborategira bidali dituen laginen kopuruak hazkuntza handia izan du eta %23ko igoera eman da 2013 urtearekin alderatuta. Zehazki, 3.800 lagin baino gehiago jaso ditu laborategiak eta 19.000 parametro baino gehiago aztertu dira. Fraisoroko sagardoaren dastaketa panelak martxan daraman bigarren urte honetan, Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia UNE-EN ISO 17025 arauaren arabera estatu mailan azterketa sentsorialerako ENAC akreditazioa eskuratu duen lehendabiziko laborategia izan da. Akreditazio honekin, sektore guztiarentzako erabilgarri dagoen (elkarte nahiz norbanakoentzat) panelaren sorrera eta martxan jartzea saritua eta aintzatetsia geratzen da. 2014an dastatutako laginen kopurua iazko urtekoa baino %42 handiagoa izan da, denera 624 sagardo dastatu direlarik. Honetaz gain, hiru proiektu berri martxan jarri ditu Laborategiak eta beren emaitzak 2015eko udaberrian aurkeztuko dira, besteak beste: sagarra biltzeko unea eta sagardoaren kalitatearen arteko erlazioa ikertzen duena; sagardoaren elaborazioan zeharko dinamika mikrobiologikoaren ikerketa; Gipuzkoako sagardoaren ekoizpenerako bertako legamien hautaketa. Lan eta proiektu hauek guztiak 4 edo 5 teknikari eta 17 dastatzaileren artean gauzatzen dira eta beste 8 gehitzeko aukera dago, behin hautaketa probak gaindituta, beren formazioa 2015an hasiko dutelarik. Sagastien kopurua goraka doa Sektoreak sagardotarako sagarraren landaketaren aldeko apustua egin du berriz ere 2014an eta 20.150 sagarrondo landatu dira. Honekin, 80.000 dira azken bost urteotan landatu diren sagarrondoak eta %25eko gehikuntza eman da aurreko urtearekin alderatuta. Azken urteetan bezala, ekimen hau Administrazio Publikoak babestua izan da eta diru laguntzak eman dira. Landaketetan erabilitako patroiak “franko” deiturikoak eta MM106 eta EM7 “enanizanteak” izan dira eta txertatutako sagardotarako sagar barietateak Txalaka, Goikoetxea, Moko, Gezamina, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Gaziloka, Mozolo, Verde agria, Patzulo, Gazi-Gorri, Manttoni, Merabi, Gaziloka eta Errezila izan dira. Guardaetxe Lursail experimentala GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK Gipuzkoako Frutikultoreen FRUITEL ELKARTEA-rekin batera, haztegiak fi toplasmaz libre dauden sagarrondoen mentuen hornikuntzan lanean, sagardotarako bertako sagarren barietateen berreskuratze eta mantentze lanetan eta ontzi formazioko, erdiko ardatzeko eta fruta-arboleko sagarrondoen bilduma lanetan jarraitu du Guardaetxe Lursailak. Helburu honekin, barietate interesgarrienak eta Erwinia amylovora eta fi toplasmaz libre daudenak loreontzitan mantentzen ari dira, hauek izango baitira oinarrizko landareen ekoizpenerako txertaketez hornituko dituztenak; oinarrizko landareen barietate ezberdinak landatu dira MM111 patroiean; MM106 patroiean “erdiko ardatzeko” eta “fruta-arbola harresien” gidatze sistemetan landaketa experimentalarekin probatzen jarraitu da eta “ontzi” formazioarekin patroi frankoetan; eta lehendabiziko pausoak eman dira bertako sagardotarako sagarraren bildumaren sorrerarako.