Sagardoaren lurraldea

Petritegi “Musik & Txotx” con Bigott y Kokoshca, el 5 de enero

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidrerías / "Petritegi Musik&Txotx" / Astiagarraga / Bigott, Kokoshca / Petritegi / txotx / sidrería

ocio astigarraga kokoshca musik & txotx sidrería petritegi sidra txotx

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-12-17
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006104

Texto completo

Datorren urtarrilaren 5ean, “Petritegi Musik & Txotx” ospatuko da Astigarragako Petritegi sagardotegian Bigott eta Kokoshca taldeen emanaldiekin. Interesatuek Astigarragako Petritegi Sagardotegira hurbilduko dituen autobusa 20:00etan Artzain Onatik irtengo da. Bi kontzertuez gain bertaratutako guztiek ohizko txotxaz eta Euskolabel produktuez osaturiko pintxo afariaz (haragia, tortillak, txorixoa, piperrak eta gazta) gozatzeko aukera izango dute. Aurreko edizioetan El Columpio Asesino, Capsula eta Jhon Berkhout taldeek aritu ondoren aurtengoan Bigott artista eta Kokoshca taldea arituko dira. Bigott Bigott industria musikalaren oinarriak lehertzen jarraitzen du bere armak erabiliz: urteko disko bat erritmoan; barrez lehertzeko bideoklipak; zuzeneko sinestezinak; elkarrizketa ia beti xelebreak; eta orokorrean, beren bizitza ikusteko eta bizitzeko moduarekin. Bigott berezia da oso. Pertsona iheskorraz haratago, talentu handiko artita baten aurrean topatzen gara, bat-batekotasunez betea, aurreiritzirik gabea, eta momentu oro nahi duena egitearen sentsazio osasuntsu zein kutsakorra duena. Comedienne ondoren, Bigott da bere proiektu musikal berrirako Borja Laudo zaragozarrak aukeratutako izena. Bere lehenengo bi diskoak autoeditatu ondoren kritikaren eta publikoaren arrakasta lortzen duen Fin (2009) diskoa argitaratzen du. Ondoren urtero disko bat kaleratu, This Is The Beginning Of A Beautiful Friendship (2010) eta The Orinal Soundtrack (2011), eta zuzeneko emanaldi bikainak eskaintzen ditu, estatuko artistarik maitatuena izatera iritsiko delarik. Brasilgo oihanean Blue Jeans (2013) zuzeneko diskoa grabatzen du. “Pavement Tree” (2014) diskoarekin goia jo duela argi eta garbi dago. Petritegin estreinatuko duen disko bikaina. Kokoshca Kokoshca 2007an sortu zen talde nafarra da, hasiera batean bikote bezala, Amaia Tirapu (Reina Republicana) kantari eta gitarra jole eta Iñaki López gitarra eta bateria tartekatuz. Hortik gutxira Javier Aznárez batu zitzaion talderi bateria lanetan aritzeko bete betean. Iñakik honela azaltzen du taldearen izena: “Asko gustatzen zitzaidan nire arte irakaslearen Kokoschka (margolari austriarra) ahoskatzeko modua; oso punka eta unibertsala zirudien. MySpacea sortu genuenean, Amaiak gaizki idatzi zuen baina konturatu ginen, honela idatziz gero, google-en lehen erreferentzia ginela”. 2008an beren lehen lana argitaratu zuten, “Únete a Kokoshca” (Birra y Perdiz, 2008), eta bertan, dagoeneko argi antzematen da taldearen dualtasuna: alde batetik, poperako joera, eta bestetik, joera askoz gitarreroagoa kantu ilun eta mamitsuekin. Hastapen honi “La Fuerza” (Birra y Perdiz, 2010) eta “Gernika” (Kafea Arrastoak, 2010) jarraitu zioten. 2012an 7?ko biniloa publikatu zuten Microcosmos donostiarrekin batera: “Kokoshca / Microcosmos” (Discos Walden, 2012). 2013an “Hay una luz” (Ayo Silver) diskoa kaleratzen du taldeak. Edizio honetan berriro ere Ginmusica eta Petritegi Sagardotegia Euskolabelekin bat egingo dute zaporez beteriko gau eder bat eskeintzeko asmoarekin. Sarrerak jadanik www.kulturalive.com salgai daude. Prezioa 25 eurotakoa da, bertan kontzertua, txotxa eta pintxoafaria sartzen direlarik. Autobus zesbitzua erabiltzen dutenek 30 euro ordaindu beharko dute. Txotx!