Aduriz abrió la temporada del txotx en Astigarraga
andoni luis aduriz astigarraga sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2008-01-17
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000610
Texto completo
andoni luis aduriz sukaldariak ireki zuen atzo txotx denboraldia astigarragan, petritegi sagardotegian. urteroko moduan, ikusmin haundia sortu du astigarragako txotx irekierak eta sagardo munduko jende ugariz gain, udaleko, foru aldundiko eta jaurlaritzako ordezkariak eta komunikabide ugari bildu zen atzo. «oso sagardo ona» ohorezko lehenengo txotxa egin aurretik, prentsaurrekoa izan zen astigarragako sagardoetxean. bertan, joxe angel goñik, sagardoetxeko sagardotegietako bozeramaileak, azpimarratu zuen, besteak beste, aurtengo sagardoa oso ondo etorri dela, udazken freskoa egin duenez, ondo kontrolatu ahal izan dutelako, eta udara freskoak sagar ona ekarri duelako. «iruditzen zaigu sagardoa gorputzekoa izango dela, oso aromatikoa eta gardena». izaeradun produktua aduriz sukaldariak esan zuen, sagardoa edaten den aldiro ez dela ahora produktu natural bat bakarrik eramaten, «ingurune bat, paisaje bat, izakera bat, kultura bat...» ere eramaten dela. askotan, inguruan dugulako-edo, benetan duen garrantzia ez zaiola ematen ere adierazi zuen.