Afluencia de visitantes en alza durante el puente de diciembre en Sagardoetxea
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / museos / manzana / puente de diciembre / pino / Sagardoetxea / Astigarraga / Astigarragako Herri Eskola / velas / valoración
puente de diciembre astigarraga valoración museo sagardoetxea manzana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-12-10
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006094
Texto completo
Azpimarratzeko datuak: Abenduko zubi honetan jasotzen diren bisitarien kopurua goraka doa. Aurten bisitarien kopurua %20a igo da iazko zubiarekin alderatuz gero. Aurten planteaturiko jarduera berriak harrera ona izan du bisitarien artean: gabonetako pinuaren apainketa sagar eta kandelekin eta barrikotearen dastaketa gaztaina eta sardina zaharrekin. Nazio mailako bisitarien kopuruak gora egin du, Valentzia, Aragoi eta Madrid-etik etorritako bisitariak azpimarratuz. Sagardoetxea Museoan giro bikaina izan da abenduko zubi honetan, izan ere, gabonetako pinua aintzinan bezala sagar eta kandelekin apaintzeko jarduerak eta sagardo berridun barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta dastatzeko aukerak, bisitari asko erakarri ditu museora. Honen eragina, iazko zubiarekin alderatuta, aurten bisitari gehiago jaso izana da, eta datu honek, zubi honetako bisitarien kopuruaren igoeraren joera erakusten digute. Garai honi dagozkion aintzinako ohiturak berreskuratuz, Astigarragako Herri Eskolako ikasleek eta museotik pasa diren bisitariek gabonetako pinua apaindu dute sagar eta kandelekin, eta honetaz gain, pinutik beren urte berrirako desioak zintzilikatzeko aukera izan dute. Sagardo berridun barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta dastatzeak jardunaldia amaitu du. Hala, zubi honetan, bisitariek sagardoaren kulturako aintzinako ohiturak ezagutu eta horietan barneratzeko aukera izan dute.