El Cocinero Andoni Luis Aduriz abrirá la temporada del txotx en Astigarraga
andoni luis aduriz astigarraga programa protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2008-01-07
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000609
Texto completo
andoni luis aduriz, errenteriako mugaritz jatetxeko sukaldariak irekiko du aurten txotx denboraldia astigarragan, urtarrilaren 16an, petritegi sagardotegian, 13:45etan. 1994az gero egiten dute astigarragan sagardo berriaren eguna, sagardo denboraldia irekitzeko ekitaldia, eta urtero pertsona ospetsu bat izaten da ohorezko lehenengo txotxa egiteko ardura duena. aldez aurretik, eguerdiko 12:00etan, bixente arrizabalaga astigarragako alkateak 2007ko uztak eman duen sagardoaren berri emango du, sagardoetxean, kultur etxean. sagardo berria aurkeztuko den lehen egun honetan, barrikoteak jarriko dituzte astigarragako tabernetan, egun guztian zehar. hernanikoa, aurretik aurtengo hernaniko txotx irekiera ekitaldia aldez aurretik egingo da, datorren igandean bertan, javier vizcaino kazetariaren eskutik. goiz samar egitea bestelako fetxa egokirik ez zegoelako izan da, hernaniko txotx komisioak jakitera eman duenez. urtarrilaren 20an, san sebastian eguna da aurten; iñude eta artzainak berriz urtarrilaren 27an; eta inauteriak otsailean. hori dela eta, aurreratu dute aurten txotx irekiera ekitaldia, baina sagardotegi gehienak san sebastian bueltan irekiko dira hernanin, urteroko ohiturari segiz. 12,5 miloi litro sagardo astigarragako sagardoetxeak jakitera eman duenez, 12,5 milioi litro sagardo egin dira euskal herrian 2007an. sagardo berriak aroma haundia du, gorputz haundia eta fruta fresko ukitua, adituen esanetan.