Sagardoaren lurraldea

Apertura del txotx 2015. XXII. Sagardoaren Berriaren Eguna

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / Sagardoaren Lurraldea / apertura del txotx 2015 / XII. Sagardoaren Berriaren Eguna / programa

astigarraga sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2014-12-01
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K154-5
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006088

Texto completo

Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, denboraldi berria aurkeztuko du Sagardoetxea Museoan ospatuko den aurkezpen ekitaldian eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Urtero bezala, hogeitabigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo dute LOREAK filmeko protagonistek lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute gonbidatuek. Aurtengo berrikuntza nagusia, ekitaldian txotx irekierako erritual koreografikoa sartzea izango da. Bereziartua sagardotegiaren sarreran, txalapartarien deiarekin batera, Astigar E.O.E.ko dantzariek Arizkungo sagar dantza dantzatuko dute. Jarraian, Sagardun-eko sagardogileez osaturiko 2015-EKO TXOTX IREKIERA. XXII. SAGARDO BERRIAREN EGUNA. Urtarrilaren 14an XXII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu 2015eko sagardotegietako txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatuak LOREAK filmeko protagonistak izango dira eta ekitaldia Sagardoetxea Museoan eta Astigarragako Bereziartua sagardotegian ospatuko da. soka dantzak, LOREAK filmeko protagonistak kupelera lagunduko ditu denboraldiko lehen zukua dastatzera. EGITARAUA: 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak ematea Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 12:45: LOREAK filmeko protagonistek sagarrondo bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian. 13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak protagonista kupelera gerturatuko dute. 13:45: Astigarragako Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko dute eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. 18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30: Herriko elkarteen afariak sagardotegietan.