Las actrices de la película 'Loreak' abrián la temporada del txotx
Descripción
Eventos / XXII. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / Sagardoetxea Museoa / sagardoa / comienzo temporada txotx / sidrería Bereziartua / programa / protagonistas / actrices de la película Loreak / sagar dantza / soka dantza
astigarraga sidrería bereziartua itziar ituño loreak nagore aranburu protagonista sagar dantza sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea soka dantza apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-12-31
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006076
Texto completo
Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuruk oihukatuko dute «Gure sagardo berria!», lehenengo kupela irekiz. Urtarrilaren 14an izango da, Bereziartua sagardotegian. Hamabost egun besterik ez dira geratzen txotx denboraldi berriari ekiteko eta astelehenean jakinarazi zuen Sagardoaren Lurraldeak zeintzuk izango diren aurtengo protagonistak. Hain zuzen, Loreak pelikulako hiru protagonistek irekiko dute aurtengo lehenengo kupela, «Gure sagardo berria!» oihukatuta. Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru dira aktoreak. Urtarrilaren 14an izango da, 13:45etan. Eta aurten, Bereziartua sagardotegian egingo da irekiera ekitaldia. Sagar dantza eta sagardogileen soka dantza Aurtengo ekitaldiak berezitasunik ere izango du. Erritual koreografikoa egingo dute protagonistak sagardotegira sartzera gonbidatzeko. Txalapartarien deiarekin, Arizkungo sagar dantza dantzatuko dute Astigarreko kideek eta gero, sagardogileek soka dantza egingo dute, elkarri eskua emanda. Halaxe bideratuko dituzte protagonistak kupelera. Sagardo berriaren aurkezpena Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da. Hain zuzen, Andoni Gartzia alkateak uzta berria aurkeztuko du Sagardoetxea Museoan. Sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak azalduko ditu, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Ondoren, 12:45etan, protagonistek sagarrondo bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian. Pintxoak, tabernetan Festa herrira gerturatu nahi du Sagardoaren Lurraldeak eta aurten ere Pintxotx ekimena izango da. Hau da, 18:00etatik 20:00etara, sagardo berria eta pintxo bereziak eskainiko dituzte Astigarragako tabernek. Horrez gain, sagardotegiek ateak irekiko dizkiete herriko kultur taldeei, afaltzeko. EGITARAUA 11:30-12:00 Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00 Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 12:45 2015ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. 13:30 Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak protagonistak kupelera gerturatuko dituzte. 13:45 Astigarragako Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin batera, 2015eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. 18:00-20:00 Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30 Herriko elkarteen afariak sagardotegietan.