Sagardoaren lurraldea

Música y fiesta de la sidra en Petritegi

Descripción

Eventos / otros / Musik & Txotx ekitaldi / música / fiesta de la sidra / sidrería Petritegi / Bigott eta Kokoshka / sidra

ocio astigarraga kokoshca musik & txotx sidrería petritegi sidra txotx

Ficha

  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2014-12-17
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006068

Texto completo

Bigott eta Kokoshka taldeak eramango dituzte Musik & Txotx ekitaldira. Errege bezperan, urtarrilaren 5ean, Astigarragako Petritegi sagardotegian musika eta sagardo festa egingo dute. Musik & Txotx izenarekin bataiatu duten ekitaldia egingo dute aurten ere. Iaz Capsula eta John Berkhout taldeak igo ziren sagardotegian prestatutako agertokira. Aurten, Zaragozako Bigott eta Kokoshka nafarrak izango dira musika izarrak. Musika entzun eta janariaz dastatzeko aukera izango dute, eusko labela duten pintxoak eskainiko dizkiete ikusleei. Ginmusica promotorak antolatzen du Musik & Txotx ekitaldia, eta iazko formula bera erabiliko du. Donostiatik sagardotegira autobusez joan nahi dutenek 30 euroko sarrera ordaindu beharko dute (kontzertua, afaria eta autobus zerbitzua). Soilik Petritegin sartzeko sarrera nahi dutenek 25 euroren truke loruko dute (afaria eta kontzertua). Sarrerak jada Kulturalive.com webgunean eros daitezke.