El 14 de enero comienza la nueva temporada del txotx
Descripción
Eventos / XXII. Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / Sagardoetxea Museoa / sagardoa / comienzo temporada txotx / sidrería Bereziartua / programa
astigarraga sidrería bereziartua programa sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-12-24
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006065
Texto completo
Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da Astigarragako Sagardoetxea Museoan. Urtarrilaren 14an aurkeztuko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2014ko uztaren ezaugarriak, txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian. Sagardoetxea Museotik ezagutzera eman dutenez, Andoni Gartzia, Astigarragako alkateak, Sagardoetxean bertan eguerdiko 12:00etan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Urtero bezala, hogeitabigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Bereziartua sagardotegian 'Gure Sagardo Berria' oihu egingo du ekitaldiko protagonistak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da. Oraindik jakiteke dagoena protagonista horren edo horien izena izango da. Iaz Kalakan taldea izan zen, eta duela bi urte La Oreja de Van Gogh. Irekiera ofizialaren aurretik, eguneko protagonistak Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, diote Sagardoetxeatik, "urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu".