Sagardoaren lurraldea

La manzana protagonista en Errezil

Descripción

Eventos / otros / Feria de la Manzana de Errezil / manzana / Errezil / manzana Errezil /degustación / manzana ibarbi / sidra

feria degustación errezil manzana errezil feria de la manzana sidra manzana

Ficha

  • Autor: Yarza
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-12-07
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006061

Texto completo

Herriaren izena daraman sagarraren eguna ospatu dute gaur goizean Errezilen. Errezilgo Azokak antolatu du aurten ere eta Ibarbi edo Errezil sagarra baserritarrei zuzenean erosteko aukeraz gain, beraiekin egindako hainbat produktu erosteko aukera ere bazegoen, besteak beste, likoreak, sagardoa, pastelak, marmeladak, menbriloa, eta abar. Frontoia herritar eta bisitariz bete zen postuetan eskaintzen zena ikusi eta erosteko. Gurasoek erosten zuten bitartean, berriz, haurrak gustura aritu ziren Irure txiki baserriko postuan sagar zaporeko gailetak egiten. Horrez gain, artisautza produktuak ere bazeuden, ukenduak, xaboiak, motxilak, lore lehortuak, eta abarrekin. Azokako postu guztiak herrikoak ziren, bai sagar produktuak baita artisautza produktuenak. Herriko haurrak muztioa egiten aritu ziren goiz osoan gero dastatzera emateko eta taloak eta gaztaina erreak ere erosi ahal izan ziren.