Egitz Zapiain impartió una conferencia sobre la sidra casera en Bordondegi
Descripción
Sidra / conferencia / Egoitz Zapiain / sidra casera / Borondegi / Día de la Manzana de Errezil / manzana / elaboración de sidra / calidad
egoitz zapiain charla calidad sidra manzana
Ficha
- Autor: Yarza
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-12-06
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006060
Texto completo
Bihar, igandean, Errezilgo Sagarraren eguna izango da herrian eta horren harira Atala Kultur elkarteak, Ibarbia Errezilgo Errezil Sagarra elkarte sortu berriaren laguntzarekin, etxeko sagardogintzari buruzko hitzaldia antolatu zuen. Egoitz Zapiainek, Zapiain sagardotegiko kalitate arduradunak, eskaini zuen hitzaldia eta bertara hurbildu ziren etxean sagardoa egiten zuten herritarrak. Zapiainek sagardo ona egiteko oinarrizko arauak azaldu zituen eta bertaratu zirenen zalantzak ere erantzun zituen. Adierazi zuenez «sagardo ona egiteko sagar onak behar dira, kolperik ez dutenak», eta ahal den neurrian garbiak egotea ere garrantzitsua dela esan zuen, bai sagarrak bai kupelak. Era berean, azaldu zuen sagardoa noiz kontsumitu nahi den jakin behar dela nola egin jakiteko. Horrela, lau sagar multzo egin zituen, garratzak, mikatzak, gozoak eta garratz-mikatzak eta bakoitzaren ezaugarriak deskribatu zituen: «gozoek gero alkohol gehiago izaten dute, mikatzetan muztioa irakitea gehiago kostatzen zaio eta garratzetan tenperatura azkarrago hartzen da», eta hiruen nahasketaren bitartez lortzen da norbere gustuko sagardoa egitea. Sagarrondoak zaintzearen garrantzia ere aipatu zuen, «ondo zaindutako sagastiek produkzio askoko urtetan gehiago ematen dutelako eta produkzio gutxiko urteetan zaindu gabekoek baino sagar gehiago ematen dutelako». Solasaldia amaitzeko Zapirainek berak eramandako sagardo ezberdinak dastatzera eman zituen usain eta zaporeak ezberdintzeko, eta herritarrek beraiek egindako sagardo berriak ere eraman zituzten, guztien artean dastatu eta adituaren iritzia jasotzeko, beren edaria hobetzeko asmoz. 6 diciembre 2014 00:21