Sagardoaren lurraldea

Puente de diciembre 2014: Barrikote con castañas y sardinas viejas

Descripción

Sagardoetxea / actividades / "La luz de la fruta prohibida" / puente de diciembre / barrikote / manzana / vela / barrikote / tarifas / castañas / sardinas viejas / decoración del árbol de navidad

puente de diciembre ocio astigarraga barrikote la luz de la fruta prohibida acción castaña vela tonel museo mosto invierno pino sagardoetxea manzana sardina vieja tarifa

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-12-02
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006057

Texto completo

Urtero bezala, sagardoaren kulturako usadio zaharrenetarikoa dena ere gogora ekarriko dugu: barrikotea. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko. Abenduko zubi honetan, urte sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratuko ditugu Sagardoetxean: batetik, gabonetako pinua apainduko dugu sagar eta kandelekin eta bestetik, sagardo berridun barrikotearen dastaketa eskainiko dugu gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta. "Debekatutako fruitua argitan", gabonetako pinuaren apainketa Gabonetako festen atarian gaude eta pinuek etxe nahiz kaleak apainduko dituzte datozen asteetan. Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio. Abenduko zubi honetan usadio zahar hau Sagardoetxeara ekarriko dugu. Gabonetako pinu bat jarriko dugu sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute. Pinuaren ondoan, Sagardoetxeako Olentzero egongo da haurren gutunak jasotzeko. "Barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin", dastaketa berezia Urtero bezala, sagardoaren kulturako usadio zaharrenetarikoa dena ere gogora ekarriko dugu: barrikotea. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko. Hala, bisitariek beren sagarrak, desioak eta kandelak pinuan zintzilikatu ostean, sagardo berridun barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta dastatzeko aukera izango dute Sagardoetxean. Ordutegiak: Abenduak 6 eta 7: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 8: 11:00-13.30. Tarifak: Sagardoetxeako bisita + Pinuaren apainketa + Barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin: 5,00 € pertsonako. Sagardoetxeako bisita + Sagardotegian bazkaria: 33,50 € pertsonako.