Sagardoaren lurraldea

2008 MUSEO DE LA SIDRA VASCA Y RESUMEN DE ACTIVIDADES: Visita al Museo,Un Día de Sidrería, Actividades

Descripción

Sagardoetxea / actividades / museo / programa / manzanal pedagógico / degustación y tienda / un día en una sidrería / Sagardo Berriaren Eguna / temporada Txotx / Sagastiak loretan / Santa Ana / Sagar Uzta / trabajos en el lagar

lagar programa proyectos museo sagar uzta sagardo berriaren eguna sagardoetxea manzanal manzanos en flor santa ana temporada del txotx

Ficha

  • Fecha: 2008-01-01
  • Clasificación: 3.4. Tienda
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006040

Texto completo

2008 EUSKAL SAGARDOAREN MUSEOA ETA JARDUNALDI EGITARAUA Museora bisitaldia Egun bat sagardotegian Jardunaldiak Kontaktua Euskeraz eta erderaz: José Mari ALBERRO 943 550 575 ó 00 34 650 94 77 04 Castellano y Français: Dominic LAGADEC 943 550 575 ó 00 33 680 01 48 12 MUSEO DE LA SIDRA EN ASTIGARRAGA Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 2 Sagardoetxeak, Euskal Sagardoaren Museoak, zenbait kultur jardunaldi proposatzen dizkizu, aisialdia, turismoa eta gastronomia ezagutzeko, Euskal Herriko ohiturarik zaharrenetako bat gozatzeko aukera, natura ezagutu, errespetatu eta sagardotegietako bere eskuzabaltasuna gozatzeko, kupel artean eta mahai eder baten bueltan. Museora bisita Sagardoetxea, kultura, turismoa eta gastronomia gunea. Sagardoetxeko egoitza ondoan, sagardoaren museoa eta interpretazio zentroa dago, fruta honen sekretu guztiak gordetzen dituena, munduan gehien zabaldua eta ugariena, eta generazio askotan euskaldunen sostengu izana. Bisitaldiaren gutxi gora beherako iraupena: 30 minutu. Sagasti museistiko eta pedagogikoa Museo sagastia, Sagardoetxeko bigarren gune didaktikoa da eta Euskal Herriko sagar mota desberdinak ezagutaraztea nahi du, eta sagarrondoen kondukzio sistemak denboran barrena izan duten garapena erakutsi. Gune desberdinak bisitatu litezke eta sagar mota eta kondukzio modu desberdinak azaltzen dira bertan, klasikoenetik kondukzio modu aurreratueneraino. Bisitaldiaren gutxi gora beherako iraupena: 45 minutu. Dastatzea eta denda Sagardoetxeak ez du historia, kultura eta natura bakarrik eskaintzen. Sagardoa jartzen dizu aukeran, dastatu ahal izateko, eta bere ñabardura guztiak gozatzeko. Berdingabeko edari honen ñabardura horiek guztiak bereizten ikasiko duzu, ezagutu eta gozatzen. Eta baita gehiago maitatzen ere, ziur. Bisita orduak Maiatzak 1-Irailak 30: 11:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 (igande eta astelehenetan itxita) Urriak 1-Apirilak 30: 15:00 – 19:30. Igandetan: 11:00 – 13:30 (astelehenetan itxita). Larunbatetan: 11:00 - 13:30 eta 16:30 - 19:30 Taldeak. Kontsultatu ordutegi gehiago.Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 3 Sagardotegi egun bat Euskal Herria sustraitutako usadioen lurraldea da. Sagardotegira joatea jarduera kultural eta gastronomikoa da, bisitarien kuriositatea pizten duena, baina bere portaera kodeak dituena. Arau erraz hauek ez dute ohitura mantentzea bakarrik ahalbidetzen, esperientzia bakarra izatea ere lortzen dute. Sagardotegiko menu tradizionala ia berdin eskaintzen da gur egun sagardotegi gehienetan, nahiz eta aldaketa txiki batzuk aurkitu ahal izango ditugun sagardotegi batetik bestera, esperientzia onen esanahiaren muina aldatuko ez dutenak. Esperientzia honetaz urte guztian zehar gozatu liteke. Urtarriletik apirilera txotxean, egiten ari den sagardoarekin, eta gainerako denboraldian, bere onenean dagoen sagardoarekin, bai txotxean nahiz botilan.
ALLORRENEA sagardotegia Petritegi Bidea, 2. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 336999 ASTARBE sagardotegia Mendiola Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 551527 BEREZIARTUA sagardotegia Iparralde Bidea, 16. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 555798. GARTZIATEGI sagardotegia Martutene Pasalekua, 139. 20115 ASTIGARRAGA. Tfno. 943 469674. www.gartziategi.com GURUTZETA sagardotegia Oialume Bidea, 63. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 552242. www.gurutzeta.com LIZEAGA sagardotegia Gartziategi Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 468290. MINA sagardotegia Txoritokieta bidea, 50. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 555220 PETRITEGI sagardotegia Petritegi Bidea, s/n. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 457188. www.petritegi.com REZOLA sagardotegia Santio Zeharra, 12. Ipintza Baserria. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 556637 SAIZAR sagardotegia Kalezahar Auzoa, 39. 20170 Usúrbil. Tel. 943 364597. www.sidrassaizar.com ZAPIAIN sagardotegia Kale Nagusia, 96. 20115 Astigarraga. Tfno. 943 330033 ZELAIA sagardotegia Martindegi Auzoa, 29. 20120 Hernani. Tfno. 943 555851Sagardoaren museoa • Museo de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com 4
Sagardo Berriaren Eguneko ekintzak Sagardoetxeak urtarrilaren 16an aurkeztuko ditu 2007ko uztaren ezaugarriak, txotx boladaren hasiera izango den ekitaldian, sagardo berriaz gozatzen hasteko momentuan. Txotx bolada. Txotx denboraldia edo bolada urtarriletik apirila artekoa izaten da nagusiki eta denbora tarte horretan Sagardoetxeak ekintza ugari proposatzen ditu, interpretazio zentrorako eta museo sagastirako bisitaldia osatzeko. - Eguraldiaren jarraipena. Tenperatura eta prezipitazioak. - Gaitz eta izurriteen jarraipena. - Morfologiaren azalpena. - Arbola aldatzea. - Txertaketa. - Sagar biltzea kizkiarekin. Sagastiak loretan Sagastiak Loretan deitzen diogun denboraldia maiatzetik abuztura artekoa izaten da nagusiki, eta denbora tarte horretan, sagardoetxeak ekintza ugari proposatzen ditu, interpretazio zentrorako eta museo sagastirako bisitaldia osatzeko. - Morfologiaren azalpena - Kizkiarekin sagarra bildu eta pisoiekin zanpatu. - Eguraldiaren jarraipena. Tenperatura eta prezipitazioak. - Gaitz eta izurriteen jarraipena. Santa Ana: sagardoa eta herri kirolak Sagardoa, herri kirolak eta artisautza erakusketa dira osagai nagusiak Santa Ana, Astigarragako zaindariaren festan, uztailaren 26an. Astigarragako sagardogile guztiak bertan izaten dira, hein handi batean baserritarrei zuzendutako egun seinalatu honetan, ardatz nagusi 1976tik ospatzen den sagardo dastatzea duen festa honetan, Euskal Herriko sagardo dastatze zaharrenean. Sagar Uzta, festa Astigarragan Sagar Uztak Astigarragako tolareetako lana ospatzen du, eta aurten zortzigarren ekitaldia izango du, irail bukaeran. Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak bultzatako festa da, eta ekitaldi nagusiak iraileko azken igandean izaten dira, hilaren 28an, adin guztietako jendearentzako egitarauarekin. Udal pelotalekuan egiten den herri bazkariak ematen dio bukaera urtero. Tolareko lanak Tolareko Lanetako denboraldia irailetik abendura artekoa izaten da nagusiki, eta denbora tarte honetan, Sagardoetxeak ekintza ugari proposatzen ditu, interpretazio zentrorako eta museo sagastirako bisitaldia osatzeko. - Sagarraren heltze prozesuaren jarraipena. - Sagar dastatzea. - Sagar biltzea kizkiarekin. - Zanpatzea. - Eguraldiaren jarraipena. Tenperatura eta prezipitazioak. - Gaitz eta izurriteen jarraipena. - Morfologiaren azalpena