Sagardoaren lurraldea

Manzana

Descripción

Sagar-lurra da gurea. Heldu da aurtengo sagarra. Zain daude sagardotegiak sagarra jotzen hasteko; sagardo-egarrian gaude gu sagar-zukuaren edari bizia hartzeko. Sagar Uzta ospatu dute Astigarragan herenegun, Sagar Eguna Irungo Olan. Festa handiak izan dira, bai; baina uzta eskasa dirudi datorrela. Eta, jakina denez, sagar-urte urriak, ondoren bihurriak.

astigarraga fiesta de la manzana sagar uzta sidra manzana cosecha

Ficha

  • Autor: JESUS MARI MENDIZABAL
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2009-09-29
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006035

Texto completo

Sagar-lurra da gurea. Heldu da aurtengo sagarra. Zain daude sagardotegiak sagarra jotzen hasteko; sagardo-egarrian gaude gu sagar-zukuaren edari bizia hartzeko. Sagar Uzta ospatu dute Astigarragan herenegun, Sagar Eguna Irungo Olan. Festa handiak izan dira, bai; baina uzta eskasa dirudi datorrela. Eta, jakina denez, sagar-urte urriak, ondoren bihurriak. Jakina da ere, sagar bakar baten kontura hondatu ginela mundukook; eta, nola Jaun Goikoak debekatu baitzion Adani paradisuko sagar batetik jatea, hala jaun goikoek debekatu zigutela guri euskarazko ale bakarra, Euskaldunon Egunkaria, leitzea. Gure hitza debekatu ziguten. Eta hor daude oraindik hamar inputatu ataka larrian, bidegabeki. Egunkariaren auzia astakeria baita, krudela, mafiosoa, bilaua. «Caso insostenible en jurisprudencia democrática», epaile espainiar askoren esanean. Bidegabekeria nabarmena Joan Mari Torrealdai eta konpainia gaur jasaten ari dena, garai batean Zugarramurdiko hamaikatxo andre eta gizonek jasan zutenaren parekoa. Zaharra da, izan ere, kontu negargarria; zaharra denez kontua. Pierre de Lancre Fran-tziako epaile zitalak lapurtarren izaeran, hizkuntzan, ohituretan, lan-moldeetan. zer aurkituko?, eta deabruaren ukitua aurkitu zuen. Eta orain 300 urte 60 bat lagun hilarazi zituen sorginak zirelakoan. Euskal Herriko sorginen existentzia hori zeri egotziko?, eta euskaldunok demoniozko sagarraren zukuarekiko dugun zaletasunari ego-tzi zion jaun goiko argi hark! Sagar-lurra da gurea; beraz, debeku-herri.