Sagardoaren lurraldea

La manzana Ibarbi, protagonista en Errezil

Descripción

Eventos / otros / XIV. Sagar eguna / Errezil / manzana / variedades de manzana / manzana Ibarbia / productos de caserío / feria / sidra

feria caserío otros evento errezil tipo sidra manzana

Ficha

  • Autor: Nuñez
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-12-03
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006033

Texto completo

Herria ospetsu egin duen sagarrari eskainitako eguna ospatu zuten atzo. Errezilgo herritarrek XIV. Sagar eguna ospatu zuten atzo goiz guztian. Eguraldi hotzari aurre eginez, herriko frontoia jendez bete zen, postuetan eskaintzen ziren produktuak ikusteko eta erosteko. Ibarbi sagarra, Errezil sagarra bezala ere ezagutzen dena, izan zen protagonista nagusia eta fruituan saltzeaz gain sagarrarekin egindako hainbat produktu ere ikusi ahal izan ziren, guztiak herriko baserrietatik ekarritakoak. Menbriloa, konpotak, likoreak, tartak, sagardoa. mota guztietako produktuak zeuden eta guztiek harrera ona izan zuten erosleen aldetik.«Oso positiboa izan da eguna, gustura gaude. Jendea erostera etorri da, batez ere sagarra erostera», zioen Begoña Galarragak, Errezilgo Azoka emakume taldeko kideak, aldi berean azokaren antolatzaileak zirenak. Ehunka kilo sagar izan ziren atzokoan Errezilen postu ezberdinetan banatuta eta guztietan saldu zuten, besteak beste, Jose Antonio Aizpuruk eta Jose Ramon Agirrek. Herritarrez gain, inguruko herrietatik ere gerturatu zen jendea baita Gasteiztik ere.«Dirudienez igandero egiten dute irteera nonbaitera eta Interneten Sagar eguna genuela ikusi zuten eta herria ezagutzera etorri dira», azaltzen zuen Maria Luisa Galarragak. Sagarrarekin egindako postreak ere harrera ona izan zuten eta postu askotan bazkalordurako sagar-tartak desagertuak zeuden. Oihane Goenaga eta Lukene Izetak beraiek egindako sagar-tarta eta budinak eraman zituzten «denak saldu ditugu, budin bakarra geratu zaigu». Gauza bera gertatzen zen Joxepi Mujikaren eta Iker Aiertzaren postuan, beraiek egindako pastelekin. Frontoiaren erdian, berriz, Antton Irulegik eta Mikel, Mattin, Amets, Oier eta Xabierrek tolare txiki batekin sagardoa nola egin erakutsi zuten. Goiz guztian haurrek sagarrak txikitu eta tolarera pasatzen aritu ziren eta, ondoren, lortutako muztioa jendartean saldu zuten. Jende ugari gerturatu zen sagardoa nola egiten zuten ikustera eta egindako edaria dastatzera. Sagarrez gain, taloak eta gaztainak ere dastatu ahal izan zituzten. Frontoian Maria Izuzkitza bere biloba Ane Aizpuru eta senideekin taloak egin zituen gelditu gabe. «Orain arte egin diren edizio guztietan egon naiz taloak egiten. Ez dakit zenbat egingo ditugun», zioen. Kanpoan,berriz, Luis Arakistainek eta Mariaje Goenagak gaztainak erre zituzten, guztira 30 kilo inguru. Mota askotako eskulanen postuak zeuden: Shuai-a bitxien eskumuturrekoak eta lepokoak, kamisetak, saskiak, egur tailak... Bitori Otaegik artoaren azalarekin egindako lanak zituen: «lehenengo trentza bat egiten da eta horrela saskiak egiten dira. Lehen alfonbrak ere egiten omen ziren», azaltzen zuen.Lourdes Urrestarazuk lore lehorrekin egindako lanak erakutsi zituen, liburu-puntuetatik koadroetara eta Jose Miguel Urbistondok egur-tailak erakutsi zituen, erlojuak, eguzkiloreak eta argizaiolak.