Sagardoaren lurraldea

Mañana toca el turno en Usurbil

Descripción

2009an Astigarragan martxan jarritako Kizki Eguna Usurbilera iritsiko da bihar. Usurbildarrak marka berria egiten saiatuko dira: 440 kizki-lagun biltzen, hain zuzen.

astigarraga goldea hernani kizki eguna nueva marca sagardo egunaren lagunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-11-29
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006029

Texto completo

2009an Astigarragan martxan jarritako Kizki Eguna Usurbilera iritsiko da bihar. Usurbildarrak marka berria egiten saiatuko dira: 440 kizki-lagun biltzen, hain zuzen. Bihar egingo da seigarren Kizki Eguna. Oraingo honetan Usurbilen izango da eta eguerdiko 12:30etan jarri dute hitzordua. Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak gaur egungo marka gainditu eta 440 kizki-lagun biltzea izango du erronka. Ekimen honek 2009an du sorburua, urte horretan eman baitzion hasiera ekimen berezi honi Astigarragako Goldea elkarteak, sagardoaren inguruko gizarte eta kultur jarduera sustatzeko helburuarekin. 2016an, Astigarragan berriz Astigarragan egin zuten lehenengo marka, 311 kizki-lagun bilduta. Ondoren, Oiartzunen txanda izan zen eta 354 oiartzuar batu ziren bertan. Oiartzuarren atzetik, goizuetarrek egin zuten saioa, eta 400 lagun bildu ziren Goizuetan. Hernanik egin zuen gerora orain arteko markarik onena, 436 kizki lagun erakarrita. Iaz, aldiz, 347 lagun elkartu ahal izan zituzten Donostian. Usurbilgo biharko saioaren ondoren, Errenteriaren txanda izango da, eta 2016an berriz ere Astigarragak hartuko du lekukoa. Horrek emango dio amaiera. Goldea elkarteak, gizarte eta kultur ekimen honen sustatzaile izan denak, bere esker ona adierazi nahi die ekimenean parte hartu izan duten udalerri guztietako elkarte laguntzaileei. Eta herritarrei dei egiten die «ekimen berritzaile eta herrikoi honetan parte hartzeko».