Sagardoaren lurraldea

"Los usurbiltarras podeis hacer una buena marca el kizki"

Descripción

Erronka berri bat du Usurbilek. Kizkia eskutan duten 440 lagun biltzea, argazki erraldoi bat ateratzeko. Gerturatu igande eguerdian 12:30ean Sutegi atarira, eta bertan emango zaizkizue behar beste argibide.

astigarraga entrevista goldea hernani kizki eguna nueva marca sagardo egunaren lagunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2014-11-28
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A310
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: A310
  • »
  • Código: NA-006023

Texto completo

Erronka berri bat du Usurbilek. Kizkia eskutan duten 440 lagun biltzea, argazki erraldoi bat ateratzeko. Gerturatu igande eguerdian 12:30ean Sutegi atarira, eta bertan emango zaizkizue behar beste argibide. 2009az geroztik eskualdean herriz herri ospatzen ari den ekimen parte hartzaile honen bidez, sagardoa ekoizteko prozesua eman nahi da ezagutzera. Herritarrak prozesu honetako partaide sentiaraztea. Egitasmo hau sortu eta koordinatzen dabil– tzan Goldean Elkarteko kideekin bildu gara, zehaztasun gehiagoren berri jasotzeko. Zer nolako ekimena dugu igande honetakoa? Antton Arka: Kizki lagunen errekor bilketa berri bat jarri nahi da. Sagarrak biltzeko lanabesa den kizkiaren inguruan, herritarren topagunea sortzen ari gara eskualdean, azken bost urteotan. Herri bakoitzean ahalik eta kizki lagun gehien biltzea eta errekor berria edo marka berria jartzea da asmoa. Usurbilek hartu du lekukoa eta 440 kizki lagunen marka jarri nahi da. Orain arteko markarik onena Hernanik du, 436 laguneko kizki lagunena. Herritarrek zer egin behar dute? A. A.: 16 urtetik gorakoei zuzenduriko ekimena da. Baina haurrak ere etor daitezke gurasoekin, beti ere kontuz ibilita, kizkiak punta zorrotza baitu. Partaide izan daitezke, baina zenbatzerakoan, helduen izena jasoko da. Inguru zehaztu bat egongo da, sagar baten irudi bat. Barruan, belardi edo sagasti modukoa eta bertan sagarrak zabalduta egongo dira. Herritarrak bertara sartuko dira eta sartzearekin batera, herritar bakoitzaren izen-abizenak jasoko dira. Hartara ere, ofizialki sartzen diren pertsonak zenbatuko dira banan-bana. Horretarako, sarreretan, orain arte errekorra egin duten herrietako ordezkariak egongo dira. Herritar bakoitza bertan banatuko den kizkiarekin sartuko da. Eremu barruan, saskiak prestatuta egongo dira. Bakoitza bere lekua hartzen eta entsegu saioak egiten joango da. Eta gero, marka erregistratuko da, lau urratsetan. Lehenik eta behin, kizkia erakutsi egin behar da, guztiok besoak altxata. Ondoren, lurrean dagoen sagarra jo eta bertan geratu. Hirugarren urratsa, sagarra erakutsi eta bildu. Laugarren urratsa, otarrean jo, sagarra saski barrura eror– tzeko. Sagardogileen lanaren prozesua irudikatuko da? A. A.: Hori da gure sagardogileek egiten dutena. Ekimen honekin herrira ekarri eta herritarrak ere lan hauetan jartzen saiatu nahi dugu, sagardogintzaren inguruko kultura ezagutarazi eta parte hartzea sustatzeko. Eskualdeko beste herrietan zer nolako harrera izan du ekimenak? A. A.: Urtero egiten da, herriz herri. Eskualdeko kizki eta sagardo laguneko sarea sortzen ari gara. Astigarragan hasi ginen 2009an, Santa Ana egun batean. 10.000 litroko gaztainondoko kupel bat egin genuen herriko plazan. Kupel hori ordaintzeko dirua behar genuen. Eta bururatu zitzaigun irailean asmatzea, plazaratzea proba hau. Egun osoko festa egin zen; kale girotzea, sagardogintzako probak... 311 kizki lagun bildu ziren. Ondoren, Oiartzunen merkatu eta guzti 354 lagun, eta Goizuetan 400. Gabriel Lizeaga: Goizuetan gainera harrigarria izan zen. Jendearen parte hartze handia. Ikustekoa izan zen, harrigarria. A. A.: 2012an Hernanin izan zen, Sagarraren Egunean. 436ko marka jarri zuten, orain arteko marka altuena. G. L.: Donostian Konstituzio Argazki bat aterako da amaieran Animatu usurbildarrak parte hartzera... G. L.: Pozik ager daitezela egun horretan. Erle Eguna izanik eta ekimen hau egonik, animatu eta etorri kizkia hartzera. A. A.: Partaideen argazki bat aterako da. Herriaren partaidetzarekin mosaiko bat osatu nahi dugu. Guretzat, Usurbilgo Sagardo Eguna erreferente on bat da eskualde mailan eta errespetuz hartzen den ekintza. Hori goraipatu behar da. Usurbildarrok baduzue marka on bat egiteko indarra. Animo! plazan egin zen iaz. Jendetsua izan zen. Baina ez zen lortu marka haustea. Antolaturiko ekintzen artean, garai batean sagardotegiak izan ziren lokaletara bisitak izan ziren. Guneon historia azaldu zen. A. A.: Aurten Usurbilek hartu du lekukoa. Datorren urtean Oreretak. Eskualdeko itzulia amai– tzeko, Astigarragan marka berri bat jarriko da 2016an; 1.000 kizki lagun bildu nahi dira. GOLDEAN ELKARTEA “Herri bakoitzean ahalik eta kizki lagun gehien biltzea eta marka berria jartzea da asmoa”