Sagardoaren lurraldea

El domingo queremos reunir en Usurbil 400 amigos del kizki

Descripción

Kizki Egunaren seigarren edizioan marka berri bat ezarri nahi dute. Igandean egingo da seigarren aldiz Kizki eguna eta oraingo honetan Usurbilen izango da hitzordua

astigarraga goldea hernani kizki eguna nueva marca sagardo egunaren lagunak usurbil

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-11-27
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006015

Texto completo

Kizki Egunaren seigarren edizioan marka berri bat ezarri nahi dute. Igandean egingo da seigarren aldiz Kizki eguna eta oraingo honetan Usurbilen izango da hitzordua. Ohiko bihurtzen ari denez, urtetik urtera Kizki Egunarekin bat egiten ari dira eskualdeko udalerri ezberdinak, herritarren parte-hartzearen inguruko marka ezarri nahian. Ekimen honek 2009an du sorburua, urte horretan eman baitzion hasiera saio original horri Goldea elkarteak, sagardoaren inguruko gizarte eta kultur jarduera sustatzeko helburuarekin. Eguneko ekitaldi nagusia, kizkiarekin egiten den sagar biltze herrikoia izaten da. Erronka, ahalik eta jende gehien biltzea da. Astigarragan egin zuten lehen marka, 311 kizki-lagun bilduta eta Hernanik egin zuen gerora orain arteko markarik onena, 436 kizki-lagun erakarrita. Usurbilen egingo den seigarren edizioaren ondoren Errenteriaren txanda izango da, eta 2016an berriz ere Astigarragak hartuko du lekukoa. Horrek emango dio amaiera sagardoaren inguruko jarduera sozioekonomikoarekin eta kulturalarekin lotura duten eskualdeko herrietan barrena egindako ibilbide zoragarriari. Hortaz, datorren igandeak hitzordua izango dugu guztiok Usurbilen, eguerdiko 12:30ean. Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak gaur egungo marka gainditu eta 440 kizki-lagun biltzea izango du erronka. Goldea elkarteak, gizarte eta kultur ekimen honen sustatzaile izan denak, bere esker ona adierazi nahi die ekimenean parte hartu izan duten udalerri guztietako elkarte laguntzaileei eta herritarrei