Sagardoaren lurraldea

Giro bikaina Errezil Sagar Lehiaketan

Descripción

Inoiz baino herritar gehiago baserriko produktuen azokan

manzana errezil gabiria ganador josu osa concurso manzana injerto

Ficha

  • Autor: GABINO MURUA
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-11-17
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Gipuzkoako Foru Aldundia - Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P32-64
  • »
  • Código: NA-006013

Texto completo

Inoiz baino herritar gehiago baserriko produktuen azokan. Aspaldiko partez, eguraldia ederki portatu zen atzoko errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azokan, eta ondorioz jendeak gozatzeko aukera bikaina izan zuen egunean zehar burutu ziren hainbat ekintzatan. Goizeko zortziak aldera ekin zioten antolatzaileek lehiaketarako nahiz azokarako behar ziren gauza guztiak prestatzeari eta hamarretarako dena prest zegoen: herriko plazaren inguruan Ezkio-Itsasoko Udalak utzitako karparen babesean lehiaketarako aurkeztu ziren 13 herritarren saskikadak eta sagar-goxo lehiaketarako hamabi herritarrek aurkeztutakoak. Baina lehiaketaz gain, azokak ere garrantzi handia du, eta inoiz baino herritar gehiagok hartu zuten parte euren baserrietako produkturik onenak saltzeko asmoz. Bestalde, bertan izan genuen txertaketa lanetan aditua den Josu Osa txertaketa mota desberdinak azaltzen eta bertaratu zirenek ederki eskertu zioten zalantzak argitu izana. Azkenik, Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal ere saiatu zen fin asko bertaratzen zirenei sagar konpota eta errezil sagarrekin beste zer jaki presta litekeen erakusten. Errezil sagarren ekitaldi honetan orain dela pare bat urte hartutako erabakiari eutsi nahi izan zioten Erbie elkartekoek eta maila bereko hiru sari banatu ziren, euren artean bereizketarik egin gabe. Epai-lanetan Ramon Aseginolaza, Juan Bautista Sukia eta Xabier Mujika aritu ziren, eta nahiko lan izan zuten saria zeini eman erabakitzen, lehiaketara aurkeztutako sagarren kalitatea bikaina baitzen. Dena den, erabaki egin behar eta, epaimahaikoen ustez, sagarrik onenak, ordena alfabetikoz, hauek izan ziren: Zuazula-goiko Gotzone Arrondorenak, Noare-Etxeberri baserriko Juanita Lazkanorenak eta Izar-Aundi baserriko Maria Isabel Zumalakarregirenak, baina Maria Isabel Zumalakarregik azken ekitaldian ere saria jaso zuenez eta ezin denez bi urtez jarraian saria jaso, Bekoetxeko Anttoni Murgiondok lortu zuen saria Errezil sagarren lehiaketaz gain, bazen beste lehiaketa bat, hain zuzen ere, sagar-goxoarena eta Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal eta Legazpiko Josema Azpeitia kazetari gastronomikoa aritu ziren epai- tzen. Hauen iritziz, aurtengoan Bekoetxe baserriko Anttoni Murgiondorena izan zen bereziena eta berari saria. Goierri Beheko ezti lehiaketa ere egin zen eta irabazleak honako hauek izan ziren: Juan Elgarresta, Bittor Murgiondo eta Igor Altuna.