Sagardoaren lurraldea

La colección de fotografías de Edorta Polo la mejor de Sagar Uzta

Descripción

Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / VII Rally Fotográfico Digital / Sagardoetxea / 15 participantes / Edorta Polo, ganador / Imanol Manterola, segundo

ocio rally fotográfico astigarraga edorta polo imanol manterola ganador concurso fiesta de la manzana sagar uzta manzana reparto de premios

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-10-18
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005997

Texto completo

Argazki Rallyko sariak banatu ziren atzo. Edorta Polo eta Imanol Manterola izan dira sarituak. Orain, partehartzaileen argazkiak erakusketan jarriko dituzte kultur etxean, azaroaren 2ra arte. 15 lagunek hartu dute parte aurten. Edorta Poloren argazki bilduma izan da Argazki Rallyko onena. Sagar Uzta jaian, Argazki Rallya antolatu zuen Sagardoetxeak eta atzo banatu zituzten sariak. Bigarren bildumarik onena, Imanol Manterolarena izan da. Bertako produktuekin osatutako saski bana irabazi dute. Astigarragako baserrietako produktuak eta Sagardoetxeakoak daude. HDR teknika Poloren argazkiek zahar ikutua dutela esan daiteke. Berak azaldu zuenez, HDR teknika erabili ohi du: «Testura asko daude atzetik; asko gustatzen zait bizitasun hori ematea». Lehenengo aldia zen parte hartzen zuela. Bere esanetan, oso maila altua egon da: «Gainerakoen argazkiak asko gustatu zaizkit; ondo pentsatutako eta landutako argazkiak dira». Sagardoetxeko arduradunek azaldu zuten, irabazleak aukeratzerakoan, kontuan hartu dutela bilduma osoaren uniformetasuna eta oreka. «Eta horrez gain, noski, festaren esentzia biltzea». Argazki Rallya zazpigarren urtez antolatu du Sagardoetxeak eta aurten, 15 lagunek hartu dute parte. Orain, partehartzaile guztien argazkiak erakusketan jarriko dituzte. Kultur etxean egongo dira ikusgai, azaroaren 2ra arte. Ordutegia: astebarruan, 09:00-13:30 eta 16:00-20:00; larunbatetan, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; eta igandetan, 11:00-13:30.