Sagardoaren lurraldea

El viernes entregarán los premios del Rally Fotográfico

Descripción

Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / VII Rally Fotográfico Digital / Sagardoetxea / 15 participantes / proyecto Hip Hip Urri!-October Children / elaboración de mosto

ocio rally fotográfico astigarraga concurso fiesta de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-10-15
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005996

Texto completo

19:00etan izango da Sagardoetxean. Erakusketa ere jarriko dute. ASTIGARRAGA 2014/10/15 00:00 Asteazkena Sagar Uzta jaian argazki rallya antolatu zuen Sagardoetxeak eta ostiralean sariak banatuko dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Horrez gain, rallyan parte hartutakoen argazkiak jarriko dira erakusketan, ostiraletik aurrera. Kultur etxean egongo dira ikusgai, azaroaren 2ra arte. Ordutegia: astebarruan, 09:00-13:30 eta 16:00-20:00; larunbatetan, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; eta igandetan, 11:00-13:30. Muztioa egiten, familian Urriko asteburuetan, Sagardoetxeak Hip Hip Urri!-October Children proiektua jarri du martxan, 6-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta beraien familientzat. Familia bakoitzak bere sagar muztioa egingo du prozesu tradizionalari jarraituz. Bazkaltzeko, Sagardoetxeako sagastian piknika egiteko aukera izango da (bazkaria norberak eraman beharko du) eta kirikoketa, txalaparta eta jokoak izango dira; edo Hip Hip Urri! menu berezia dastatzeko aukera ere izango da gertu dagoen sagardotegi batean. Jarduera doakoa da haurrentzat eta helduen prezioa, 4 euro. Izena emateko: 943 55 05 75.