El equipo de Petritegi ganó la Sagardobide Erronka
Descripción
Giro bikaina izan zen igandean, Sagar Uzta egunean. Sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta muztioaren elaborazioa egin ziren.
astigarraga feria degustación evento ganador concurso sidrería petritegi sagar uzta sagardobide erronka
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-10-01
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005992
Texto completo
Giro bikaina izan zen igandean, Sagar Uzta egunean. Sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta muztioaren elaborazioa egin ziren. Sagarra eta sagardoa protagonista izan ziren igandean, Astigarragan. Hamalaugarren urtez, Sagar Uzta jaia egin zen, tolaretako lanen hasiera ospatzeko. Urtero bezala, sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2014 uztako aurreneko muztioa egin zituzten, Foru plazan. Horrez gain, aurtengo edizioak berezitasun batzuk izan ditu; hala nola, Sagardobide erronka, sei sagardotegiren artean. Eta Petritegi izan zen nagusi, 2:03:06 denborarekin. Joseba Iturria, Eneritz Arbelaiz, Amaia Otaño eta Julen Urkiolak osatu zuten taldea. Bizikletan eta korrika lehiatu ziren. Bigarren, Zelaia izan zen eta hirugarren, Alorrenea. Minutu bateko aldean ibili ziren, bata bestetik. Sagar tarta lehiaketa ere egin zen eta 12 herritarrek hartu zuten parte. Sarituak: Irati Saralegi eta Amaia Dominguez. Horrez gain, 15 lagunek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera zituzten argazki rally digitalean parte hartuz, eta urriaren 17an argazki onenen 2 sari banatuko dira Sagardoetxean.