Sagardoaren lurraldea

Balence positivo de la Semana de la Sidra

Descripción

Eventos / otros / Semana de la Sidra / Igartubeiti / concurso de fotografía / valoración positiva

rally fotográfico caserio museo igartubeiti museo semana de la sidra

Ficha

  • Autor: GALILEA
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-10-30
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005979

Texto completo

Argazki lehiaketan hamar helduk eta sei gaztek eman dute izena eta lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaitzen da. Urriaren 8a eta 17a bitartean ospatu ds aurten Sagardo Astea Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan eta balorazioa oso positiboa izan da. «Aurreko urteko datuekin konparatuz, bisitarien kopurua antzekoa izan da, baina aurten zerbait altuagoa izan da, egun kopuru berdina eta jai egun berdinak izan dira eta», diote Igartubeititik. Aurten, ohituta gauden antzezpen edota zanpaketaz aparte, ekin-tza desberdinak antolatu dira Sagardo Aste honen inguruan. Esaterako Kabia sukaldarien eskutik aurrera eraman den tailerra edota aurreko asteburuan egindako Jakobaren bisita berezia. «Parte hartzea oso ona izan da, gerturatu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu», diote museoko arduradunek. Argazki lehiaketari dagokionez, oraindik ez dituzte argazkilari guztiek beren lanak bidali -epea azaroak 15ean amaitzen da- baina momentu esan daitekeena da guztira 10 heldek eta 6 gaztek izena eman dutela.