En Sagardoetxea de Astigarraga
Descripción
Sagardoetxea Museo / Vita / alumnos Arantzazuko Ama / día de la lengua / grabación televisión / actividades realizadas en visita / estudio del estado del manzana / degustación
visita acción museo sagardoetxea
Ficha
- Autor: Arantzazuko Ama LH
- Fuente: Auzoka
- Fecha: 2008-12-01
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A67
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000596
Texto completo
Joan den urrian, 6. mailako ikasleok Astigarragan dagoen Sagardoetxeak antolaturiko lehiaketan parte hartu genuen. Hizkuntza eguna zen, eta lehiaketak sari ederrak zituen: Sagardoetxerako hamabi sarrera, pintxoak dastatzea, eta sagardoa, noski. Museoa ikusteko aukera ere izan genuen. Sagardoetxean burututako ekintza nabarmenenak honako hauek izan ziren: - Museoa ezagutu. - Gure herriko sagarrondoen egoera ezagutu, bertako arduradunek emandako azalpenei esker. Haziak eta sagarrondoak ukitu, ikusi eta “aztertu” genituen. - Sagardoa egiteko erabiltzen diren tresnak ezagutu. Tresna hauek nola erabiltzen diren azaldu ziguten, sagarrak nola bildu eta txikitu, nola muztioa atera. Dastatu ere, egin genuen. - Bideoa ikusi. Garai bateko lana eta tresnak gaur egungoekin konparatuz. - Sagardoa dastatu. - Gure kasuan, adin txikikoak garenez, muztio dastatzea egin genuen, eta sagardoa helduentzat utzi genuen. - Salgai dauden produktuen berri izatea. Eskaintza zabala da: inguruan dauden sagardotegietako sagardoa eta beste produktu batzuk saltzen dituztelako. Eguraldiak ez lagundu arren, primeran pasatu genuen, azalpenak oso argiak izan zirelako. Beste hizkuntzetako hitz batzuk ere ezagutu genituen, eta sagardoaren prozesu osoan parte hartzeko aukera izan genuen; sagar bilketarekin hasi, eta muztio dastatzearekin bukatuz. Lehen oso hizkuntza gutxitan genekien “sagar” hitza, hain zuzen, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Orain, berriz, munduko beste hizkuntzetan nola esaten den jakiteko aukera izan dugu, adibidez: dafah (bereberea), pomme (frantsesa), mela (italiera)... Ekintza hauetan, Sutan Blai Programako langileak izan genituen alboan, grabaketa lanak egiten. Guk burututako ekintza guztiak grabatu ondoren, ETB1eko programan ikusteko aukera ere izan genuen.