Iturrieta, de una sidrería al preoyecto de familia
Descripción
Ekoizpen txikiak izanik, Aramaiko sagardotegian kalitatea zaintzen dute eta bezeroei arreta bereizia eskaintzen diete. Jaso berri duten sagar uztarekin sagardo suabea egingo dute.
animal aramaio caserío oferta sidrería iturrieta sagar uzta sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Gipuzkoako Hitza
- Fecha: 2014-10-17
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Procedencia: Gipuzkoako Foru Aldundia - Iñaki Larrañaga
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P32-45 »
- Código: NA-005953
Texto completo
Hiriburutik baserrira bokazioz joandako familia oso baten proiektua da Iturrieta sagardotegia. Juanjo Peciña eta haren sendiak Gasteiz utzi eta Aramaion (Araba) hartu zuten bizilekua, "haran eder batean", duela hamazazpi urte. Gipuzkoako mugan, "Debagoieneko Arabako herri bakarrean, baina Araban", aurkituko dute bisitariek txikia den baina bezeroei arreta bereizia eskaintzen dien sagardotegia. Baserritartzat dituzte euren buruak. Beraz, txotx garaia hasten denetik udara arte dute zabalik jatetxea; abuztura arte. "Gero, nahikoa lan dugu-eta gainerakoan". Eta denetariko eskaintzak dituzte bertaratzen direnentzat. Bezeroak ahalik eta hoberen zaintzea dute xede. Animaliak, arbolak eta sagardoa egiteko prozesua ikustera doazen ikastoletako ikasleen bisitak izaten dituzte, batetik. Sagardotegi garaian zuzeneko musika emanaldiak eskaintzen dituzte, herriko trikitixa eskolako gazteekin, bestetik. Horrez gain, jabetu ziren gasteiztarrentzat ezezaguna dela sagardoaren kultura edo giroa. Araba osoan bi sagardotegi besterik ez dagoela nabarmendu du Peciñak. Beraz, Gasteizko jendea animatzeko, autobus zerbitzuak jartzen dituzte. Kuadrilla, talde eta norbanakoen artean betetzeko moduko zerbitzua da. Izan ere, 140 lagunentzako lekua dute jantokian. Euren sagardoa baserrian bertan eros daiteke; baita sagar zukua ere. Proiektu bat baino gehiado darabilte esku artean Iturrieta baserrikoek. Sagarren zukuaren parte bat sagardoa egitera bideratzen dute; beste bat, pasteurizatutako zukua egiteko erabiltzen dute. "Umeen menuetarako eskaintzen dugu, bereziki. Gurasoek eskertzen dute zuku naturala, kontserbante bakoa eta azukrerik gehitu gabea, freskagarri karboniko artifizialen ordez". Zukugintzarena herrian bertan sortutako proiektu bat da eta 30 baserritar ari dira bertan lanean. Sagar "uzta ona" jaso dute aurten. Buru-belarri aritu ziren joan den astean biltze eta prentsatze lanetan. Hala ere, txotx garaia iritsi eta probatu arte itxaron beharko da benetan zelakoa atera den ikusteko. Erraz edateko sagardoa "Sagardo suabe bat" egiten saiatu dira, "denek gogotsu edateko modukoa". Betiko sagardo kontsumitzaileez haratago, "erraz edateko" sagardoaren bila ari dira azken urteetan. Helburu hori lortzeko, arbola mota jakin batzuk aukeratu dituzte. Euren sagarrondoetako uztak erabiltzen dituzte, beraz. Gehiago behar dutenetan, Aramaioko haranera jotzen dute; ostean, Arabako gainontzeko eskualdeetara, herrialdeko sagardoa aurkitu ahal izateko. Hangoekin nahikoa ez badute, Gipuzkoatik edo Bizkaitik hartzen dituzte. Iturrieta sagardoa dastatzeko garai egoki bat baino gehiago badira urte osoan. Txotx garaia da horietako bat. "Nahiz eta negua izan eta sagardoa fresko egon, unea eta giroa dira aproposak. Garai berezia da. Jendea urte osoa izaten da zain sagardo berria dastatzeko. Osotasunean da aproposa, sagardotegi batean sortzen den giro politagatik. "Udan ere botila sagardo fresko bat izugarri ondo sartzen da, beroarekin". Produktu zaindua Produktuari garrantzi handia ematen diote era horretako ustiategi txikiek, eta asko zaintzen dute. Label ziurtagiriaren barruan daudenez, gainera, arboletatik prentsarako bidea bizpahiru egunetan egiten dute. Ekoizpen ezaugarriek berme horiek edukitzea ahalbidetzen diote Iturrieta sagardotegiari. Sagardo ekologikoa egiten dute Aramaion, besterik ez. "Nekazaritza ekologikoak onartzen ez duen produkturik ez dugu erabiltzen gure landaketetan eta ustiategietan". Euren sagarrekin egindako sagardoa, beraz, naturalagoa ateratzen da. Arabako sagarrak Proiektu oso bat eratu du familia horrek. Arabako sagarra berreskuratzeko lanetan buru-belarri ere badabiltza. "Ikerketa bat egin da Araban zein sagar mota erabili izan den ezagutzeko. Hala, hasteko, sagar mota horiek mantentzea da helburua. Eta, denborarekin jakingo dugu sagarrok onak diren sagardoa egiteko". Bi hartzitze prozesu egin ostean, urtarril erdi aldean, txotx egunean, probatu ahal izango dira joan den astean abiatu zituzten lanen emaitzak. Baserrian edo sagardotegian bertan sagarren zukua edo sagardoa erosteko aukera eskaintzeaz gain, Arabako kontsumo taldeetan ere sartuta daude Iturrietakoak. Beraz, herri proiektu bat den Aramaioko ekonomatuan ere eskura daitezke produktu hauek. Baita hainbat tabernatan ere.