Sagardoaren lurraldea

Los primeros paso para la nueva sidra

Descripción

Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / programa / fiesta de la manzana / mosto de manzana / degustación de sidra / feria de productos autóctonos / recogida de manzanas / kirikoketa / txalaparta / elaboración del primer mosto / elaboración de sidra en

astigarraga feria degustación programa evento kirikoketa mosto recogida de manzanas fiesta de la manzana sagar uzta txalaparta

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-09-27
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005950

Texto completo

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, XIV. Sagar Uzta festa ospatzen ari dira Astigarragan, ostegunetik. Gaur sagar motak ezagutzeko ibilaldia egingo da, Iosu Osak gidatuta. Bihar, berriz, egun osoko festa izango da. Tolareko lanak hastear daudela ospatzen da Sagar Uzta festarekin. Azarora arte luzatuko dira lanak, eta urtarrilean prest izango da sagardo berria. Ostegunean hasi zen festa: sagarrekin lotutako pintxo-potea eta Euskal Herriko sagarren kata gidatua egin dira dagoeneko. Baina oraindik bada zerekin gozatu Astigarragako XIV. Sagar Uztan; tartean, pare bat berrikuntzarekin. Sagarrak ezagutzeko ibilaldia eta Sagardobide Erronka Gaur bertan, edizio honetan estreinatuko den ekintza bat antolatu da: Santiomendiko Sagardo Bidean ibilalditxo bat egiteko aukera izango da, eta Iosu Osak bidean aurkitutako sagar motak ezagutzen lagunduko du. Aurtengo edizioko bigarren nobedadea, berriz, bihar izango da: Sagardobide Erronka, hain zuzen. Mundarro Kirol Elkartearekin elkarlanean antolatutako lasterketa da Sagardobide Erronka, eta 6 sagardotegik hartuko dute parte bertan: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia. Talde bakoitza bi neska eta bi mutilek osatuko dute, eta errelebotan egingo dute lasterketa. Lehenengo bueltan, mutilak bizikletan ibiliko dira; bigarrenean, neskak korrika; hirugarrenean, neskak bizikletan; eta azkenekoan, mutilak korrika, helmugaraino. Goizeko 09:00etan hasiko da proba, Foru Plazan, eta bertan bukatuko da bi ordu eta erdi inguruko karrera, Artola, Kaxkarre, Ermaña, Santiomendi eta Plaza Etxen barrena buelta egin ondoren. Antolatzaileek animatzera joateko dei egin diete herritarrei, eta zatirik ikusgarriena Santiomendiko igoera izango dela diote. Galdu ezin diren 5 ekintza Biharkoa izango da aste honetako festa egun haundiena, eta Sagardoaren Lurraldeak 5 ekintza gomendatu ditu. Batetik, Sagarraren Azokan buelta bat ematea. Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean egongo da irekita, eta hainbat gauza ikusi ahal izango dira: sagarren erakusketa, herriko baserritarren produktuak, saski edota txertaketa erakustaldiak... Bestetik, bertan izango diren sagardogileen sagardoak dastatzea. Era berean, 2014ko uztako aurreneko muztioa nola egiten duten ikustea, era tradizionalean: sagarra bildu, jo eta zanpatu. Ondoren, muztioa bera probatzeko aukera ere izango da, topa egitearekin batera. Azkenik, haurretzako sagargintza proban parte hartzea: kizkiarekin bildu beharko dituzte sagarrak, bi zaku bete harte, eta, ondoren, leran garraiatu. Haurrek sagargintza proba egin ahal izango dute: bi zaku bete kizkiarekin bildutako sagarrekin, eta, ondoren, leran garraiatu. Sagarra, festako izarra Beste hainbat ekintza ere izango dira, beti ere, sagarra eta sagardoa ardatz izango dituztenak. Esate baterako, erakusketa jarriko da frontoian, Sagardogintza gure baserrietan izenekoa. Bestalde, VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala egingo da. Bertan parte hartzeko izena eman behar da, momentuan bertan, eta, segidan, tartea izango da argazkiak ateratzeko. Era berean, sagar tarta lehiaketa egingo da, eta tartak entregatzeko epea zabalik egongo da 10:30etatik 12:00ak bitartean. Partre-hartzaile bakoitzak tarta bakarra aurkeztu ahal izango du, eta gutxienez lau pertsonentzako izango da. Edozein osagai erabili daiteke, baina ezinbestekoa da, noski, osagai nagusia sagarra izatea. Haurrentzako jolasak, proba eta gazta dastaketa Adin guztietako jendearentzako izango da zerekin gozatu. Haurrentzako, adibidez, sagargintza probaz gain, tailer eta jolasak izango dira 11:00etatik 13:00etara bitartean. Horrez gain, gazta dastaketa gidatua egingo da: 11:00etatik 11:30etara, 8-10 urte bitartekoentzat; 11:45etatik 12:15etara, 10-12 urtekoentzat; eta 12:30etatik 13:00etara, helduentzat. AEK-ko zakuak, zenbat kg? Festan izango da AEK euskaltegia ere. Sagar zaku bat jarriko dute zintzilik, eta zenbat pisatzen duen asmatu beharko da. Bestalde, sagardoa eta gazta probatzeko aukera izango da, eta ikasturte berriko informazioa emango dute. XIV. SAGAR UZTA GAUR 09:30 Sagar motak ezagutuz ibilbidea Santiomendiko Sagardo Bidean. BIHAR 09:00 I. Sagardobide Erronka. Santiomendin zehar, sagardotegien arteko errelebo proba. 10:30-12:00 Sagardogintza gure baserrietan erakusketa frontoian. 10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzeko epea frontoian*. 10:30-12:00 VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-ematea frontoian*. 11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*. 11:00-13:00 Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 Sagarraren azoka: n Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. n Sagardo dastaketa. n Saski, txertaketa... erakustaldiak. n Herriko baserritarren produktuen salmenta. n Muztio dastaketa herrian zehar trikitilariekin. 11:00 2014 uztako lehenengo muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 Txalaparta eta muztio dastaketa. 13:30 Haurrentzako sagargintza proba. 14:00 Sari banaketa. 14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. *Izen-emateak: 943 55 05 75 / info@sagardoarenlurraldea.com