Sagardoaren lurraldea

¡Ya llega la época para recoger la cosecha de manzana…. Y la fiesta!

Descripción

Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / programa / fiesta de la manzana / mosto de manzana / degustación de sidra / feria de productos autóctonos / recogida de manzanas / kirikoketa / txalaparta / elaboración del primer mosto / elaboración de sidra en

astigarraga feria degustación programa evento kirikoketa mosto recogida de manzanas fiesta de la manzana sagar uzta txalaparta

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-09-06
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005941

Texto completo

Hilabete honetan, besteak beste, Sagar Uzta jaia izango da tolaretako lanen hasiera ospatuz. Hilaren 28an egingo da. Horrez gain, Mugikortasun Astea izango da hilaren 16tik 22ra. Sagar bilketa garaia iraila bukaera-urri hasieratik, azaro erdi aldera izango da eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, XIV. Sagar Uzta jaia ospatuko da irailaren 28an. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen da sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarritutako jarduerekin. Hori horrela, Foru plazan hainbat jarduera antolatu dituzte goizean zehar: bertako produktuen azoka, sagardo dastaketa, sagar biltzea, kirikoketa, txalaparta eta lehen muztioaren elaborazioa eta dastaketa. Eta aurten, gainera, I. sagardobide erronka egingo dute sagardotegien artean. Bi neska eta bi mutilez osatutako 6 taldek Sagardobidearen itzulia egingo dute bizikletaz eta korrika errelebotan, 09:00etatik 11:00etara. Mugikortasun Astea Hilabete honetan, Mugikorta sun Astea ere ospatuko da. Horrez gain, Gaztelokaleko irekiera festa, mintzo-merienda eta erakusketak izango dira. Kultur agenda Irailak 8-30: AEK euskaltegian izena emateko epea zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Irailak 12: Gaztelokalaren irekiera. Irailak 16-22: Mugikortasun Astea ospatzeko hainbat jarduera. Xehetasunak Udalaren web gunean. Irailak 19: Mintzo-merienda eskolan, 17:00etan. Haur eta gurasoen artean jolasa, solasa eta merienda izango da AEK eta Xaguxar aisialdi taldeak antolatu eta Udalak babestua. Irailak 28: XIV. Sagar Uzta jaia, Foru plazan. Irailak 30: 2013/14 ikasturteko Udal diru laguntzak eskatzeko epea bukatuko da: aisialdiko begirale eta zuzendari titulua ateratzeko, garraio laguntzak (DBHko bigarren zikloko eta HHIEPA ikasleentzat), haur eskolako familia ugari edo bi senideko matrikulei eta euskera ikasteko. Erakusketak, kultur etxean Argazki erakusketa, 2013-14 ikasturtean argazki ikastoroko ikasleek ateratakoak. Irailaren 9tik 30era, astegunetan 09:00-13:00/15:00-20:00. Sagardogintza gure baserrietan, irailaren 12tik 28ra. Astelehenetik larunbatera 11:00- 13:30/16:00-19:30 eta igandeetan, goizez. Antolatzailea: Sagardoetxea. Argazki erakusketa. AEKk 2013-14 ikasturtean ateratako argazkiak ikusgai herriko tabernetan, irailean.