Ya ha comenzado el Concurso de Sidra de todos los años
Descripción
Eventos / concursos / concurso de sidra de Kizkia taldea / Astigarraga / sidra / Petritegi / Lizeaga / 20 sidrerías / Gure Izarra
astigarraga evento gure izarra concurso sidrería lizeaga sidrería petritegi sidra sidrería
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-09-06
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005940
Texto completo
Asteazkenean hasi zen eta beste bi sailkapen egun izango dira. Finala, berriz, irailaren 24an izango da. 20 sagardotegi dira lehian. Aurten ere, Kizkia Taldeak Sagardo Txapelketa antolatu du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurtengoa, 15garren edizioa izango da eta taldeko partaideek, beste behin probatuko dituzte Gipuzkoako 20 sagardotegi ezberdinetako sagardoak. Hiru egunetan egingo dira sailkapenak eta asteazkenean izan zen aurreneko eguna. Gainerako biak, datozen bi asteazkenetan egingo dira. Finala, berriz, hilaren 24an izango da. Sei sagardok bakarrik lortuko dute finalerako txartela. Iaz, Aiako Izeta sagardotegiak irabazi zuen. Astiga - rragako Petritegi eta Lizeaga izan ziren hurrengo onenak. Lumagorriko oilaskoa Taldekideek iaz erabilitako pauso berberak jarraituko dituzte puntuaketan. Janari an, berriz, aldaketa bat izango da: legatza izango da urtero bezala, baina oilasko hegoak Lumagorrikoak izango dira. Sagardotegiak Astigarraga: Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Larrarte, Irigoien, Rezola eta Oiarbide. Hernani: Itxasburu eta Otsuenea. Aduna: Zabala. Usurbil: Urdaira. Oiartzun: Baleio eta Ordozelai. Urnieta: Eula eta Elutxeta. Andoain: Gaztañaga. Ikaztegieta: Begiristain. Aia: Izeta. Igeldo: Kalonje. Zerain: Oiharte.