Sagardoaren lurraldea

El museo para impular la cultura de la manzana se encuentra en la comarca

ocio cultura sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Aiurri
  • Fecha: 2008-01-25
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P9-20
  • »
  • Código: NA-000594

Texto completo

Sagardoetxea museoa orain hilabete gutxi Astigarragan zabaldu zuten. Sagardoaren historiaz gehiago jakiteko aukera interesgarria da. Udazken hotzak, sagar gutxiago eta txikiagoak ekarri ditu, baina kalitate handiagokoak. Sagardo aromatikoa, fruitu freskoa eta gorputza duena. Halakoa omen da, aurten dasta daitekeen sagardo berria. Baina sagardogintzaz zenbat dakigu? Eskaintza interesgarri baten bidez jakin daiteke. Astigarragako Sagardoetxea museora gerturatuta. Urte osoan zabalik dagoen museoan, sagardo ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dago, zelaian bertan landaketatik hasita. Eta gero, museo barruan jarraituta, erakusketa eta ikus-entzunezkoen bidez. Ibilaldia, sagardo goxoa probatuz amaitzen da. Urtean zehar ere, sagardoaren ekoizpen prozesuari lotutako garaian garaiko erakustaldiak antolatzen dituzte, beste hainbat ekintza osagarrirekin batera. BISITA GIDATUAK Han dioten bezala, sagardotegi batera joan aurretik plan polita da lehenbizi Sagardoetxea eta ondoko sagasti ederrak ezagutzea. Ibilaldi gidatuak antolatzen dituzte bertan. 3,5 euroren truke bertako txokoak ezagutu daitezke. Doan 10 urtez azpikoentzat. Hauek, garaian garaiko ordutegiak: Astelehenetan itxita. Astearte-ostirala: 15:00-19:30 Larunbata: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30 Igandea: 11:00-13:30 Taldeentzat beste ordutegiak. Sagardoa garai batean, arrantzale askoren bizi iraupeneko bermea zen. Edariaren C bitaminak hiltzetik salbatzen zituen hilabeteetarako itsasora arrantzara irteten ziren langileak. Orain mende batzuk, baserrietan muztioa ekoizteko baliatzen zen dolareko egur puskak, txalaparta inprobisatu gisa erabiltzen zituzten ekoizleek. Zertarako? Bi asmorekin; txalaparta jotzen ari zenak inguruko baserritarrei deiadarra egin nahi zien, etxera etorri eta mosto goxoa dasta zezaten. Baina bada gaur egun musika tresna gisa erabiltzen dena, garai hartan mostoa egin asmoz, laguntza eskatzeko baliatzen zuenik ere.