Sagardoaren lurraldea

Expertos americanos conociendo la sidra vasca

Descripción

Sidra / Estados Unidos / expertos de la sidra / Astigarraga / Museo Sagardoetxea / sidrerías Petritegi, Bereziartua y Zapiain / blog 'Cider Guerrilla' / sidra asturiana

experto andoni gartzia astigarraga sidrería bereziartua estados unidos museo sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-09-03
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005939

Texto completo

AEBetako idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen bisita jaso du Astigarragak. Euskal sagardoa ezagutzera eman dute. AEBetako sona haundiko idazle, kazetari, blogger, sagardogile eta banatzaileak Astigarragan izan ziren pasa den asteazken eta ostegunean. Bisita antolatu zen Astigarragako Udala, Sagardoetxea, Petritegi, Bereziartua eta Zapiain sagardotegien laguntzarekin eta helburu argia izan zuen, azaldu dutenez: AEBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzat merkatu berriak irekitzea. Bisitan, besteak beste, alkatearen hitzaldia jaso zuten, Sagardoetxeako sagastia bisitatu zuten eta aipaturiko sagardotegietan bazkaldu eta afaldu zuten. Honako adituak etorri ziren: Claude Jolicor ekoizlea eta idazlea, Stephen Wood, Nicole Wood eta Nicole Leibon Farnum Hill enpresako ekoizleak, Benjamin Watson idazlea eta CiderDays ekintzaren antolatzailea, Mike Beck Amerikako ekoizleen presidentea, Nikki sagasti baten kudeatzailea, Paul Vander Vander Mill enpresakoa, Alex Frotin Blog Cider Mongerreko idazlea, Brian Rutzen taberna baten jabea (tabernan 100 sagardo marka daude), Bill Bradshaw argazkilari eta idazlea, Eduardo Coto Blog Cider Guerrilako kidea eta Begoña Medio Bmedio Consultoria Turisticako aholkularia. Udalak bideoa osatu du bisitarekin eta ikusgai dago vimeo.com (http://vimeo.com /104623354) helbidean.