Sagardoaren lurraldea

El Día de Mutur Beltz en Beasain

Descripción

Eventos / otros / Día de Mutur Beltz / Beasain / sidra / sidrería Izeta / mosto de manzana / Fiesta de la Sidra / Txerriboda

beasain otros evento mosto sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
  • Fuente: sagardotegiak.com
  • Fecha: 2014-09-22
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005935

Texto completo

Sagardoa izango da protagonistetako bat egun handi honetan. Irailaren. Irailaren 27an MUTUR BELTZ EGUNA ospatuko da Beasaien. Trenbidearen linea osoa inauguratu zeneko 150 urteurrena ospatzeko egingo duten eguna izango da Muturbeltz eguna. Herriko elkarte, talde edo kultur eragile ezberdinek Igartzako antolakuntza mahaian parte hartzen dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin batera. Trena, festa eta trikitixa izango dira festa honetako protagonista nagusiak, baina, jolasak, bertso desafioa, sagardoa, herri kirolak, kontakizunak, erakusketak, herri afaria eta beste hainbat ekintza ere antolatu dira. Sagardoari dagokionez, 2 ekintza nagusi nabarmenduko dira festa guztiaren barruan irailaren 27an: 18:00etan: Izeta sagardotegiko idiak ibiliko dira kalean gora eta kalean behera karreto barrika bat bultzatuz. Bertatik sagar muztioa emango da dastatzera. 21:00etan: Txerriboda & Sagardo Festa Basatxerri eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako afaria. Basatxerrik bere haragiak eskainiko ditu eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 7 sagardotegietako sagardotegiak izango dira bertan bere sagardorik hoberenak eskaintzen. 19 euro balio ditu afariak eta tiketak salagai daude jada Beasaingo tabernetan