Hasta el domingo, 'Sagar Uzta" en Astigarraga
Descripción
Eventos / XIV. Sagar Uzta / Astigarraga / trabajos en el lagar / restaurante Roxario / I. Sagardobide Erronka / VII. Sagar Uzta Rally Fotográfico digital / programa / sidra / manzana / degustación / concurso tarta de manzana / cosecha / Feria de Manzana
astigarraga feria degustación lagar programa evento concurso pincho pote restaurante roxario sagar uzta sidra sagardobide erronka manzana cosecha
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: noticasdegipuzkoa.com
- Fecha: 2014-09-25
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005931
Texto completo
Astigarraga - Astigarragako Sagar Uzta jaiak hamalaugarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, azarora bitartean luzatzen diren tolaretako lanen hasiera ospatuko du. Jarduerak sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituta egongo dira eta gaur bertan hasi eta igandea arte luzatuko dira. Izan ere, gaur 19.00etatik 21.00etara, pintxo-potea egongo da eta herriko tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira. Bihar 19.00etan Euskal Herriko sagarren kata gidatua egingo da Astigarragako Roxario jatetxean. Bestalde, larunbaterako berrikun-tza bat prestatu da: Sagar motak ezagutuz. Ekintza honetan, 9.30etik aurrera, Santiagomendiko Sagardo Bidean zehar mendibuelta emango da familian, hazitzen diren sagar desberdinak ikusiz. Azkeneko bi jarduera hauetarako izena eman beharko da 943 550 575 telefonoaren bidez edo info@sagardoarenlurraldea.com helbidera mezu bat idatziz. Azkenik, igandea Sagar Uztaren egun handia izango da Foru enparantzan antolatzen den Sagarraren Jaiarekin. Egun horretako programa beste nobedade batekin estreinatuko da. I. Sagardobide Erronka Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba batean datza eta irteera 9.00etan izango da. Ondoren, ohiko ekintzak egongo dira: haurrentzako tailerrak eta jolasak, gazta dastaketa gidatua (beharrezkoa da izena ematea), Sagarraren azoka, 2014 uztako lehen muztioaren elaborazioa, Sagar dantza eta kirikoketa, txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa, haurrentzako sagargintza proba eta herri bazkaria Gure Izarra elkartean. Gainera, 10.30etik 12.00etara frontoian lehiaketarako sagar tartak entregatu beharko dira eta VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-ematea zabalik egongo da. Bi txapelketa hauetako oinarriak www.sagardoarenlurraldea.com/sa- garuzta helbidean daude.