Sagardoaren lurraldea

El Museo de la Sidra Vasca en Astigarraga

ocio astigarraga degustación museo sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Aiurri
  • Fecha: 2008-01-25
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P9-20
  • »
  • Código: NA-000593

Texto completo

BURUNTZALDEAN DAGO SAGARDOAREN KULTURA SUSTATZEKO EGOITZA DIDAKTIKOA Urte osoan zabalik dagoen museoan, sagardo ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dago, zelaian bertan landaketatik hasita. Eta gero, museo barruan jarraituta, erakusketa eta ikus-entzunezkoen bidez. Ibilaldia, sagardo goxoa probatuz amaitzen da. Ordutik sagardoaren ekoizpenak gorabeherak izan ditu. Beheraldia, bereziki, 60ko hamarkada aldean. Arrazoiak beti interpretagarriak diren arren, aditu batek baino gehiagok urte haietan ekoizpenean izandako beherakada edari berrien agerpenekin lotzen dute; freskagarriak adibidez. Ekoizpenak eta kontsumoak azken hamarkadetan goranzko joera hartu du berriz ere. Txotx denboraldiak zerikusi handia izan du horretan. Hirurogeita hamarreko hamarkada hasieran Donostiako elkarte gastronomiko kideak Astigarragako sagardo ekoizleengana joaten hasi ziren eta gustukoa zutena elkarteetara eramaten zuten. Gaur egun hain ezaguna egin den txotx denboraldiaren jatorria dugu. IKUSTETIK DASTATZERA Estatistikari lotutako bi datu; ingelesak omen dira sagardo gehien ekoizten dutenak. Kontsumitzaile finenak berriz, irlandarrak. Ikusi bezala, asko dira sagardogintzak gordetzen dituen bitxikeriak eta istorioak. Horietako askoren berri izan dezakegu, Astigarragako Sagardoetxea museoan. Ikusteko eta ikasteko aukera interesgarria. “Txotx garaian Iparraldetik, Frantziatik eta estatutik parranda egitera datoz” Joxe Mari Alberro, museoko arduraduna Zenbat bisitari mugimendu izaten duzue urtean zehar? Joxe Mari Alberro. 2006ko irailean ireki zen. Pasa den azarora arte, banaka 1.812 lagun etorri dira, ikastoletatik 1.501 eta taldeetan, 3.290. Denera, 6.603. Gehienbat, nondik datoz? J.M.A. Gehienak Euskal Herrikoak dira; 3.723 pasatxo (%70a gipuzkoarrak eta %20 Bizkaiatik). Espainiatik 2.042 eta Europatik 820. Etortzen direnei, zerk pizten die arreta gehien? J.M.A. Sagastiei ateratzen diegun etekinak. Bestalde, erabat ahaztuta zutena gogoratu edota jakin gabeko gauza askoren berri izaten dute. Jendea oso interesatua agertzen da. Eta dastaketan denak oso gustura. Horretarako ere tartea hartzen dugu; nola dastatu, usaindu, koloreak ikusi edota sagar produktu ezberdinak ezagutzeko. Bide horretan guztian, sagarraren kultura sartu nahi dugu. Partzuergo batek kudeatzen du museoa. Gunea martxan jarrita, bilgune horren erronketako bat bete da. Baina zer du egiteke? J.M.A. Ondareari lotutako dokumentazio zentroarekin jarraitzen dugu, hori gure eguneroko lana da. Bertan, kultur taldeek parte hartzen dute. Aurten, Erbitegi-Etxeberriko tolarea sagastian jarri nahi dugu. Elementu interesgarria iruditzen zaigu. XIX. mende bukaeran, sagardo mundua beste modu batekoa baitzen. Eta hori zabaldu nahi dugu. Produktua berak, sagardoak une gozoa bizi duen bezala, sagardoaren kulturari buruz gauza bera esan daiteke? J.M.A. Hemen inguruan sagardo kultura dago. Orain txotx boladan gehienbat Iparraldetik, Frantziatik eta Espainiatik parranda egitera datoz. Horregatik, guri erakutsi zigutena, aste egun batean sagardotegira sagardoa dastatzera joateko ohitura hori nola helarazi galdetzen diogu gure buruari. Hemen ere askotan, kultura hori ere ez dago guztiz barneratua. Niretzat hor dago erronka. Hori Errioxan ere pasa dute. Horregatik, museoaren bidez guk bizi dugun kultura hori transmititu nahi dugu. Inguruko herri hauetan bada sagardoaren kultura. Baina gertuko herrietan ez da hain ezaguna museo hau? J.M.A. Lehenengo sei hilabeteetan gu konturatu ginen, Sagardoetxea askorentzat beste sagardotegi bat bezala dela. Baina gure proiektua erabat kulturala da, oso lotua gastronomiarekin. Hemendik kanpo, proiektu kultural eta turistikoek segituan erakarri dituzte herritarrak. Eta hemen, batzuek ez dute garbi zer ote den. Aurten, herritik hasita, gai horretan sakondu nahi genuke. Sagardoetxean aurkeztu da txotx denboraldia. Zuentzat ere horrelako ekitaldi sonatuak bertan ospatzeak, bultzatuko du gunea? J.M.A. Gure gastuekin nahikoa dugulako, antolatutako ekitaldiak asko neurtu behar ditugu. Horrelako ekintzak Sagardoetxea bultzatzeko baliatzen ditugu. Txotx denboraldi aurkezpenan jakinarazi zenez, aurtengo sagardoa ona dator? J.M.A. Batek baino gehiagok esan dit, iazkoa baino askoz hobea dela. Nahiz besteek bestelakorik esan. Etxe bakoitzak daki zer duen. Guk hemen probaketa batzuk egiten ditugu. Baina aurten, orokorrean, herritarrek produktu ona dastatu ahal izango dute.