Sebastián Lizaso: "Donostia siempre es especial y estos días áun más"
Descripción
Eventos / Sagardo Eguna / Donostia / Eusko Jaiak / plaza de Constitución / sidra /sidrerías / Sebastián Lizaso / entrevista / Asociación de sidreros de Gipuzkoa / programa
donostia programa evento entrevista asociación de sidra natural de gipuzkoa plaza de la constitución sagardo egunak sidra sidrería sebastian lizaso
Ficha
- Autor: Estitxu Zalaba
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2014-09-06
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005921
Texto completo
Eguraldi ona lagun, sagardozale ugarik bat egin dute Konstituzio plazan, Euskal Jaien barruko Sagardo Egunaren harira. Euskal Jaietan hutsik egin ezin duen urteroko jaia da Sagardo Eguna. Eguraldiak lagunduta, ehundaka sagardozale hurbildu dira aurtengoa ere Konstituzio plazara, sagardoaz eztarriak freskatzera. Jan edanerako aukerarik ez zen falta, izan ere, 35 sagardotegietako sagardoa eta pintxo ugari zeuden herritarren eskura. Hala, Sebastian Lizaso bertsolariak kantatu duen moduan, “Donosti beti da berezia, egun honetan gehiago“. Gainera, Estanga trikitilariek eta Oreka TX taldeko kideek jarri diote doinua egunari, eta une hunkigarriak ere izan dira tartean, sagardogileek sagar ekoizleei egindako omenaldian. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatu du Sagardo Eguna, Donostia Kulturaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Plazako arkupe bakoitza sagardotegi bateko ordezkariek bete dute, Lizeaga, Kalonje, Zabala, Petritegi… arkupeen bestaldean berriz, festazaleak, euren edalontziak nork beteko zain. Zehazki, 11:00etan hasi da sagardoaren jaia, eta 14:00ak inguruan bukatu da. Liburutegi Nagusiaren sotora hurbildu dira interes bereziagoa zuten sagardozaleak. Izan ere, sagar mota bakarrez egindako sagardoak dastatzeko aukera egon da bertan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, EHUko kimika fakultateak eta sektoreko enologo eta teknikari talde batek egindako azterketaren ondorioak entzuten zituzten bitartean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sagastietan egiten den lana goraipatu nahi izan du gaurkoan, eta horregatik, sagar ekoizleak omendu ditu. Hala, Antxon Mendia Fruitel Frutagileen Elkarteko presidenteak jaso du oroigarria gaurkoan, plazan jarritako taulan. Unai Agirrek abestu du sagardogileen elkartearen izenean egindako bertsoa, eta aurreskua ere eskaini diote Mendiari. Hauxe izan da sagardogileek sagar ekoizleei eskainitako bertsoa: “Txalaka, Moko, Mokote, Txistu / Urtebia, Gezamina / Baztan Sagarra, Frantses Sagarra / Errezila, Palestrina… / bakoitza degu garrantzitsua / bakoitza da desberdina / bilakaera luzea eta / garapenak eragina / inork ez daki jatoria ta / inork ez daki adina / omenaldi bat sagarzaleoi / lana eskertzeko dina / Elkar hartze hau izan dadila / gure lanabes haundina / upeltegian borobiltzen da / sagastietan egina“.