Las novedades de este año: vuelta en el monte y erronka
Descripción
Eventos / XIV Sagar Uzta / Astigarraga / programa / fiesta de la manzana / vuelta en el monte / erronka / manzana / mosto / sidra
astigarraga deporte mosto fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardobide erronka manzana santiagomendi
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-09-24
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005887
Texto completo
Sagar Uzta jaia ospatuko da bihartik igandera. Egun hauetan zehar, hainbat ekintza antolatu dira: pintxo potea, kata gidatua, mendi buelta, erronka, sagar tarta eta argazki lehiaketak... Hamabosgarren urtez, Sagar Uzta jaia antolatu du Sagardoetxeak. Bihar hasiko da eta igandera bitarte hainbat ekintza izango dira. Eta baita bi berrikuntza ere: mendi buelta familian eta Sagardo Bide erronka. Egun nagusia, igandea izango da. Mendi buelta, larunbatean Sagar motak ezagutuz izeneko mendi buelta antolatu dute larunbatean. Familian egiteko izango da, haur eta helduak batera. Josu Osarekin, Sagardo Bidean zehar dauden sagastietako sagar barietateak ezagutu eta probatuko dituzte. Parte hartzeko, izena eman behar da. Erronka, igandean Sagardobide erronka igande goizean izango da. Bi neska eta bi mutilez osatutako 6 taldek (Gurutzeta, Alorrenea, Petritegi, Zelaia, Astarbe, Zapiain), Sagardo bidea egingo dute erreleboka (ibilbideak, 5-6 km). 4 buelta egingo dituzte denera: mutilak bizikletan, neskak korrika, neskak bizikletan eta mutilak korrika. Ikustera eta animatzera gerturatzeko dei egin dute antolatzaileek eta Santiomendiko igoera, ikusteko polita izango dela azaldu dute. Ibilbidea: Foru plaza (udaletxea), Plaza etxe, Santiomendi, Ermaña, Kaxkarre, Artola eta Foru plaza. Zenbat pisatzen du zakuak? AEK euskaltegiak postua jarriko du igande goizean, Foru plazan. Bertan, Sagar zaku lehiaketa egingo dute, hau da, sagarrez betetako zaku baten pisua asmatzen duenak saria izango du. Horrez gain, ikasturte berrirako informazioa egongo da, eta sagardoa eta gazta. EGITARAUA Bihar 19:00-21:00 Pintxo-potea tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira. Ostirala 19:00 Euskal Herriko sagarren kata gidatua* Astigarragako Roxario Jatetxean. Larunbata 09:30 “Sagar motak ezagutuz”, Santiomendiko Sagardo Bidean mendi buelta familian*. Igandea SAGARRAREN JAIA Foru plazan. 09:00 I. Sagardobide Erronkaren irteera. Santiomendiko sagardotegien arteko errelebo proba. 10:30-12:00 “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa frontoian. 10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian*. 10:30-12:00 VII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian*. 11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua*. 11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 Sagarraren azoka: - Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. - Sagardo dastaketa. - Saski, txertaketa... erakustaldiak. - Herriko baserritarren produktuen salmenta. - Muztio dastaketa herrian zehar trikitilariekin. 11:00 2014 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa. 13:30 Haurrentzako sagargintza proba. 14:00 Sari banaketa. 14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. * Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com