Bisita de expertos sidreros, periodistas y escritores de Estados Unidos
Descripción
Sidra / Estados Unidos / expertos de la sidra / Astigarraga / Museo Sagardoetxea / sidrerías Petritegi, Bereziartua y Zapiain / blog 'Cider Guerrilla' / sidra asturiana
astigarraga sidrería bereziartua blog cider guerrilla estados unidos museo sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-08-27
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005881
Texto completo
Sagardoetxean eta Astigarragako hiru sagardotegitan izango dira, gaur eta bihar. Estatu Batuetako sagardogileekin harremana egiteko, Astigarragan bisitan izango dira zenbait idazle, kazetari, blogger, sagardogile eta banatzaile estatubatuar, ospe haundikoak. Gaur eta bihar egongo dira bertan, Sagardoetxean aurrena, eta hiru sagardotegitan ondoren. Merkatu berriak zabaldu nahi ditu Sagardoaren Lurraldeak, eta horretarako, beharrezkoa dute sagardoari buruz informatuko dutenen laguntza. Bisitan etorri diren horiena, hain justu. Harrera, Sagardoetxean Gaur iritsiko dira bisitariak, eta 13:15etan, harrera egingo diete Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan. Andoni Gartziak, Astigarragako alkateak, hitzaldia eskainiko die, eta jarraian, Sagardoetxearen sagastira egingo dute bisita. Bazkalorduan, Petritegi sagardotegira hurbilduko dira, bisita egin eta bazkaltzera. Eta afalorduan, berriz, gauza bera egingo dute, oraingoan Bereziartua sagardotegian: bisita eta afaria. Bihar, Zapiain sagardotegira Bihar amaituko dute bisita, Sagardoaren Lurraldean. Zapiain sagardotegira joango dira goizean, eta bertan bazkalduko dute. Bidaiaren antolatzaileak izan dira, Eduardo Vazquez blogaria, Cider Guerrilla blogaren arduraduna; eta Begoña Medio, sagardoaren eta turismoaren garapen teknikoan lanean ari dena.