Sagardoaren lurraldea

Amplia oferta de Sagardoaren Lurraldea para todo el año

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / oferta / la sidra y el mar / museo / comida en sidrería / Aquarium / Donostia / Pasaia / barco Mater

ocio aquarium donostia museo pasaia la sidra y el mar sidrería experiencia sagardun turismo

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-08-13
  • Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-005879

Texto completo

Sagardoa eta itsasoa elkartuz, planak antolatu dituzte: museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia. Egunpasa egiteko, plan ederrak antolatzen ditu Sagardoaren Lurraldeak, urte osoan zehar. Aurten, sagardoa eta itsasoa elkartu dituzte: museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia. Bi plan aukeran Osagai horiek guztiak bilduz, bi plan antolatu dituzte: aurreneko ibilbidea, Donostiako Aquariumean hasten da, bisita gidatua eginez. Ondoren, ibilaldia egiten dute Donostiako badian zehar, gida batekin. Eta bertatik, Astigarragako Sagardoetxea museora joaten dira. Bisita gidatua egin, eta sagardotegian bazkaldu edo afaltzen dute. Plan hau irailera arte egin daiteke, eta bi ordutegi daude: ibilbidea 10:00etan hasi eta sagardotegian bazkaldu, edo 16:00etan hasi eta sagardotegian afaldu. Donostiatik sagardotegira joateko, garraioa prezioaren barnean dago. Bigarren aukera, Pasaian Nahiago duenak, Pasaian hasi dezake ibilbidea, bigarren aukera hartuta. Mater itsasontzi museoan bisita gidatua egiten dute, eta ibilaldia Pasaiako badian. Ondoren, Sagardoetxea museora abiatzen da plan hau ere, eta bisita gidatuaren ostean, sagardotegian egiten dute otordua. Kasu honetan ere, bi ordutegi daude: 10:00etan hasi eta bazkariarekin bukatu, edo 16:00etan hasi eta afaria egin. Garraioa, ordea, ez da prezioan sartzen. Prezioak, adinaren arabera 4-5 orduko ibilbideak dira biak, eta gaztelaniaz, euskeraz, frantsesez eta ingelesez egin daitezke. Prezioak, adinaren araberakoak: helduek 55 euro; gazteek (11-17 urte) 30 euro; haurrek (4-10 urte) 20 euro; eta 3 urtetik beherakoek doan. Erreserbak egiteko: www.sagardoarenlurraldea. com.