Pasado mañana, degustación de sidra y romería
Descripción
Eventos / otros / fiestas de Martindegi / Fiestas de San Fermín / degustación de sidra / romería / bar de Oialume / sidrerías / programa
degustación romería hernani fiestas sidra sidrería
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-07-02
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005849
Texto completo
Ostiralean hasiko dira San Fermin jaiak Martindegi bailaran eta Apaxi ipuin kontalaria eta tortilla dastaketa ere izango dira aurreneko egunean. Astelehena bitarte luzatuko dira festak. Lau egunez festa giroan bete-betean sartuko da Martindegi bailara. San Fermin jaiak ospatuko dituzte ostiraletik astelehenera. Ostiralean kalejirarekin hasiko dira festak. Ondoren, Apaxi ipuin kontalaria eta tortilla dastaketa izango dira eta ilunabarrean, sagardo dastaketa. Astigarraga, Hernani eta inguruko 13 sagardotegik hartuko dute parte. Bukatzeko, Izer eta Alabierrekin, erromeria. EGITARAUA OSTIRALA 18:00 Kalejira, festak hasteko. 18:30 Buruhaundiak. 19:00 Apaxi ipuin kontalaria. 19:00 Tortilla dastaketa. 20:00 Sagardo dastaketa: 22:30 Erromeria: Izer ta Alabier. LARUNBATA 07:00 Auzoan zehar kalejira. 08:00 Lo kuluxka. 11:00 Auzoko baserrietan zehar “Mobida” trikitilariekin. 13:00 Goiko aristian oroigarri xume bat “gure artean ez daudenentzat. Tturko familiari eskertza, ematen duten harreragatik. 14:30 Auzo bazkaria (txartelak aurrez salgai Oialume tabernan). 16:00 Gaztelu puzgarria. 18:00 Zezentxo eta zalditxoak. 23:00 XIII. abere dema: Zerain (Hernani) eta Imanol Etxeberriaren (Ortzaika) zaldiak. 00:00 Dantzaldia Laiotzekin. Goizaldera, platano dantza lehiaketa xelebrea. Igande eta astelehenean ere izango dira festak. Erreportaje berezia, larunbatean.