«Las manzanas rojas representan el símbolo más importante de Astigarraga»
Descripción
Astigarraga / Fiestas de Santio / cartel ganador / manzanas rojas / Itxaso Perez / Comisión de Fiestas
astigarraga manzana fiestas de santiago
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-07-02
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-005848
Texto completo
Santio jaiak hasteko ez da ezer geratzen. Egitaraua laster banatuko da etxez etxe eta aurtengo portada, Itxaso Perez astigartarrak egina izango da. Herritarrek aukeratu dute. Udalak urtero, Santio jaietako egitarauaren azala edo portada aukeratzeko, diseinu desberdinak eskatu izan dizkie hainbat diseinatzaileri. Ondoren, Jai Batzordeak aukeratu izan du gustokoena. Iaz, ordea, herritarrei eman zitzaien aukera, eta aurten ere halaxe egin da. Sei proposamen jarri dira ikusgai kultur etxean eta seigarren aukerak lortu ditu boto gehien: 18 boto. Hain zuzen, Itxaso Perez diseinatzaile astigartarrarenak. Guztira 74 lagunek hartu dute parte. Egindako diseinuaren inguruan, honakoa azaldu dio Kronikari Perezek: «Sagar gorriak Astigarragako sinbolorik garrantzitsuena irudikatzen du, eta hain zuzen, festa hauena: Santa Ana eguna. Nahiz eta gure festak Santioak izan, guretzat egun hau da gehien gozatzen duguna. Atzetik, berriz, festaren hasiera irudikatu dut: jendea difuminatua, konfettiak, globoak, laxoak… guztiak kolore askorekin». Hasieratik, argi zuela zer egin gaineratu du: «Banekien zer nahi nuen benetan, baina sagarraren sinboloa ez nuen hain argi modu horretan sartzea, hain nabarmen. Beti gustatzen zait keinu bat egitea». Aurretik ere irabazitakoa Diseinuaren mundua bere bizitza dela dio Perezek, horretan egiten du lan Arte Ederrak ikasi zuenetik (Leioa), eta gaur egun freelance moduan aritzen da. Ez da aurreneko aldia parte hartzen duela eta behin baino gehiagotan irabazi izan du lehiaketa hau: «Beti gustatu izan zait nere herriko jendearentzat edozein lan egitea eta asko pozten nau. Gainera, maitasun haundiarekin egiten dut», dio. Epaimahaiak beharrean, herritarrek aukeratu izanak ilusio gehiago egiten ote duen galdetuta, halaxe dio: «Ilusio haundia egite